Asturiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asturiera
asturianu
Asturieraren dialektoak eta, berde argiz, eonaviera.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaEspainiar estatua
Hiztunak550.000 (100.000 ama hizkuntza)
Rankingaez 100 mintzatuenen artean
EskualdeaAsturias
UNESCO sailkapena3: arriskuan
AraugileaAcademia de la Llingua Asturiana
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza ibero-erromantzeak
Iberia Mendebaldeko hizkuntzak
Astur-leones
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta SOV hizkuntza
Genero gramatikalakgenero maskulinoa eta genero femeninoa
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2ast
ISO 639-3ast
Ethnologueast
Glottologastu1246 eta astu1245
Wikipediaast
UNESCO332
IETFast
Endangered
Languages Project

966

Asturiera hizkuntza erromantzea da, "ibero-erromaniko" familiakoa. Era berean, asturleonera hizkuntza familia barnean kokatuta dago.

Hizkuntzak izen ugari hartzen ditu ohituraren arabera: Asturianu, Llingua asturiana edo Bable, azken hau askotan hizkuntza gutxiesteko erabili izan dena.

Estimazioen arabera, 550.000 bat lagunek hitz egiten dute Asturiasen (100.000k jatorrizko hizkuntza gisa dute).

Hiztunen geografia

Asturiasen hitz egiten da batez ere (mendebaldean galizierarekin oso nahasia, eonaviera edo Fala).

Leon, Zamora eta Salamancan mintzatzen dena Astur hizkuntza familiaren (asturleonera) dialekto berezitzat hartu ohi dira, leonera (llionés) izenarekin.

Extremadura eta Kantabriako zonalde batzuetan ere aldaera bereziak mintzatzen dira, hizkuntza beregaitzat ere hartzen badira ere: extremeñoa eta montañera.

Portugalgo ipar ekialdean, Miranda do Douro inguruan, berriz, izaera ofiziala duen mirandera hitz egiten da, leoneraren aldaera.

Ezaugarriak

Gramatika

Dialektoak

Asturiera hiru dialektotan banaturik dago (mendebaldekoa, erdialdekoa eta ekialdekoa) eta hauek, era berean, azpidialekto zenbaitetan.

Gainera, Llanes eta Ribadesellako tejeroek hizkera bat sortu zuten, xíriga izenekoa.

Historia

Estatusa

Asturiera eta gaztelaniazko seinale elebiduna.

Historikoki asturiera ez da hizkuntza onartua izan eta, askotan, espainieraren dialektotzat hartu dute zenbaitek.

Gaur egun, Asturiasko Printzerriko Autonomia Estatutuko 4. artikuluaren arabera babestua dago, baina koofizialtasun izaerarik gabe.

Gaztela eta Leonen leonerak ez du inongo errekonozimendurik, Leongo Unibertsitatean (kurtso bat eskaintzen da) eta Leon nahiz Zamorako udal batzuen aldetik ez bada.

Portugalen, Miranda do Douroko aldaera den mirandesa ofiziala da portugesarekin batera.

Mirandesak ahozkotasun ezaugarri eta idazketa-arau propioak ditu eta leonerarekin erlazionatu ohi da. Asturiera, hala ere, erdialdeko dialektoan oinarrituz idatzi ohi da. Asturieraren gramatika, hiztegia eta ortografia arauak dialekto horretan oinarritzen diren bitartean, mirandesak grafia portugaldarraren eragina du.

Literatura

Sakontzeko, irakurri: «Asturierazko literatura»

Gaspar Melchor de Jovellanos ilustratua izan zen bultzatzaile handienetarikoa garai hartan, Josefa arreba izanda nabarmentzeko lehen emakumea.

XIX. mendekoak aipatzekoak dira Xosé Caveda y Nava, Xuan María Acebal eta Teodoro Cuesta poetak eta, agian hauen guztien gainetik, Fernán Coronas.

Egile garaikideen artean, Manuel Asur eta Xuan Bello azpimarratuko ditugu.

Musika

Llan de Cubel, Dixebra eta Xera taldeak aipatzekoak dira, folk musika arloan.

Erakunde eta elkarteak

Academia de la Llingua Asturiana erakundeak hizkuntza arautzen du 1980tik.

Beste alde batetik, Xunta Pola Defensa de la Llingua Asturiana eta Conceyu Abiertu pola Oficialidá taldeak ofizialtasunaren aldeko aldarria zabaltzen ari dira azken aldiotan.

Hedabideak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asturiera Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: asturiera .
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.