Asturkoi
|
Iraute egoera: Arriskuan |
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Asturkoi zaldia
Jatorrizko herrialdea(k): |
||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
|
Asturkoia |
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
| Asturkon, Asturkoi zaldia, Asturiasko ponia. | ||||||||||||||||
Asturkoia edo Asturiasko ponia, asturieraz "asturcón", "burrus del Suebe" izanik beste izenetako bat, Asturiasko bertako zaldi arraza bat da. Tamaina txikikoa eta landatarra izanik, poni beltzekin zein zelta poni delakoekin lotuta dago, eta jakina, ponien sailkapen taldean sartzen da.
Asturkoiak Euskal Herriko pottoken senide hurbilak dira, eta haiekiko antza handia dute. Gainera Kantabrian beste zaldi arraza bat dago, zaldi montxino izenekoa, bi arrazen oso antzekoa ere eta asturkoi eta pottoka arrazen artean "zubi" arraza dena.
Eduki-taula |
Arrazaren kokapena [aldatu]
Asturkoia aspalditik Pirinioetan hasita Kantauriar mendilerroan barrena hedatutako zaldi arrazen kidea da. Haien artean Euskal Herriko pottoka, Kantabriako Zaldi montxinoa, Portugaleko garrano zaldia, Galiziako zaldia, eta Lautzako zaldia, Burgoseko ipar aldean eta Euskal Herriko mendebaldean.
Adituek asturkoia zelta poniak delako taldean sailkatzen dute. Bertan, besteak beste, lehen aipatutako inguruko zaldi arrazez gain, Atlantiko bazterreko beste zenbait poki arraza daude, hala nola Ingalaterrako hego aldeko Dartmoor poni eta Exmoor poniak, Irlandako Connemarako ponia, Eskoziako Shetland ponia edo Islandiako ponia, Europako beste zenbait poni arrazaren artean.
Bibliografia ugari dago Exmoor arraza Kantabriar erlaitzeko poni arrazekin lotzen duena, Euskal Herriko bertako poni arrazak barne. Hau horrela da zeren eta Industria Iraultzaren urtetan ehunka poni inportatu zituzten Kantabriar erlaitzatik Inglaterrara bertako meategietan lan egiteko Meategiko zaldiak bezala, pottokak, montxinoak eta asturkoiak. Poni hauek beraien ekarpena egin zuten Ingalaterrako poni arrazen garapenean, Exmoor poniaren zein Dartmoor ponien kasuan.
Arrazaren historia [aldatu]
Arrazaren historia eta jatorri urrunari dagokionez, inguruko beste zenbait ponien antzekoa da. Hala nola Zaldi montxinoa, pottoka edo Lautzako zaldia.
Beraien jatorria, seguruenik, aipatutako beste poni arrazen antzera, glaziazioa eta gero bertan geratutako zaldiak izan ziren.
Asturiasko baldintza natural eta geografikoek, herrialde menditsu eta malkartsua izanik eta inguruko herrialdekiko komunikazio izateko arazoekin XX. mende arte, bi ahoko ezpata izan da arrazaren kontserbazioari dagokionez. alde batetik isolamenduak arraza nahastu gabe mantendu du, baina beste aldetik arraza bera, nahiz eta ezaugarri bikainak dauzkan arraza izan, beste eskualdetara zabaltzeko oztopoa izan da.
Arrazaren egoera [aldatu]
2009. urtean egindako zentsoan danera zaldi asurkoien kopurua ia 2000 burura ailegatzen zen.[1]. Antza joera zaldi hauen kopurua handitzeko da.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ http://aplicaciones.mapa.es/arca-webapp/flujos.html?_flowId=razaCaballar-flow&_flowExecutionKey=e2s2
Kanpoko loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Zaldi asturkoei buruzko WEB-a
- (Gaztelaniaz) EL corru. Asturkoiari buruzko WEB-a