Astur-leones
Astur-leonesa[1] edo astur hizkuntza taldea antzinako astur tribuaren lurraldean, ondoren Asturias eta Leongo erresumak izanen zirenak, latinaren eboluzioaren ondorioz sortutako mintzairei ematen zaien izena da. Askotan asturierarekin (bable-a) nahasi ohi da, nahiz eta, filologo gehienen aburuz, hau bere aldaeretako bat besterik ez den.
Astur-leonesaren aldaerek izen desberdinak hartzen dituzte eremu geografikoaren arabera:
- Asturiera (asturianu) Asturiasko Printzerrian.
- Leonesa (llionés) Leon eta Zamorako zenbait ingurutan.
- Mirandesa (Lhengua mirandesa) Miranda l Douron (Portugal), non ofiziala baita.
Halaber, ondoko biak astur-leonesaren eta gaztelaniaren arteko aldaerak dira:
- Extremeñoa (estremeñu) Salamancako hegoaldean eta Extremadurako iparraldean, gaztelaniaren eragin handia duena.
- Montañesa edo kantabriera (montañés edo cántabru) Kantabriako mendebaldean, hau ere oso ahuldua.
Eduki-taula |
Hiztun kopurua [aldatu]
Astur-leonesaren barruan sartzen diren mintzairen hiztunen kopuruari buruzko datu zehatzik ez dago, Leonen, Kantabrian nahiz Extremaduran ez baita ikerketa estatistikorik burutu. Hala ere, Asturiasko eta Miranda l Douroko datuak nahiko zehatzak dira.
| Izena | Hiztunak | % |
| Asturiera | 550.000 | 88,8 |
| Leonera | 55.000 | 8,9 |
| Mirandera | 15.000 | 2,3 |
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Modu horretara aipatzen da Euskaltzaindiaren 38. arauan, 204. orrian.
Ikus, gainera [aldatu]
- Eonaviegoa (galiziera-asturiera)
Kanpo loturak [aldatu]
- (Asturieraz) Asturiasko II. Ikerketa Soziolinguistikoa