Asuranzeturix

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Asuranzeturix, Asterixen abenturetan, galiar herrixkako koblakaria da.

[aldatu] Ezaugarriak

  • Lira bat jotzen du eta oso gaizki kantatzeagatik ospetsua da
  • Komiki sailaren azken komikietan, Albert Uderzok marraztu eta idatziak bere lagun eta lankide zen René Goscinny hil ondoren, koblakariaren kantu izugarria, ekaitzak sorrarazteko gai da. "Abilezia" bitxi honek, Asterix Indian izeneko abenturako protagonista nagusi bihurtzen du.
  • Ia abentura gehienetan, amaieran, herriak, abentura ondo amaitu izanagatik ospatzen duen jaiean, zuhaitz bati lotua eta ahoa itxia agertzen da, kanta ez dezan.
  • Bere txabola, zuhaitz baten tontorrean dagoen bakarra da.
  • Esautomatix, herriko errementaria, beti dabil bere atzetik, koblakaria kantatzen hasteko zain, gero berau jotzeko.

[aldatu] Izena

Bere izena, frantsesezko jatorrizko edizioan, Assurancetourix da, assurance tout risque edo assurance tous risques (segurua arrisku guztien aurka) bezala entzuten dena.

[aldatu] Komikiak

Asuranzeturix, Asterixen ia abentura guztietan agertzen da, baina ez guztietan paper protagonista garrantzitsu bat betez.

  • Lehen aldiz, lehen abenturan, Asterix galiarra izenekoan agertzen da. Ez da pertsonaia txiki bat baino askoz gehiago.
  • Asterix gladiadorea abenturan, erromatarrek bahitzen dute, Julio Zesarri opari bezala eskaintzeko, nork zirkura bidaltzen duen lehoientzako sakrifizio bezala.
  • Asterix eta normandiarrak izeneko abenturan, Asuranzeturixek, bere kantuarekin, normandiarrei beldurra zer den sentiarazten die.
  • Jainkoen egoitzan, koblakariak, erromatarrek eraikitako urbanizazio batean gela bat jasotzen du, eta, kantatzen hasi eta berehala, bertan dauden beste guztiek eraikina utzi eta Erromara itzultzen dira.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak