Atahualpa Yupanqui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:21, 25 urtarrila 2016
Atahualpa Yupanqui
Atahualpa Yupanqui
Atahualpa Yupanqui abeslaria 1979an Cosquín-go jaialdian.
Datu pertsonalak
Izen osoa Hèctor Roberto Chavero
Ezizena Atahualpa Yupanqui
Jaio 1908ko urtarrilaren 31a
Argentina Pergamino (Argentina)
Hil 1992ko maiatzaren 23a
(84 urte)
Frantzia Nimes (Frantzia)
Webgunea www.atahualpayupanqui.org.ar http://www.atahualpayupanqui.org.ar/ www.atahualpayupanqui.org.ar

Atahualpa Yupanqui, jaiotzez Hèctor Roberto Chavero (1908ko urtarrilaren 31a, Pergamino, Argentina - 1992ko maiatzaren 23a, Nimes, Frantzia) argentinar kantautore, gitarrajole, antropologo eta idazle bat izan zen.

Atahualpa Yupanquiren aita amerindiar jatorriko argentinar bat zen, aldiz ama, Higinia Carmen Aran, Haran, Aranburu edo Haranburu, Euskal Herriko Gipuzkoako udalerri batean jaiotakoa omen zen.[1][2]

« Herrialdeak, gizonak... arima ezaz hozten ari dira. Baina geu gaude, suharri eta ardagaiz, doinu eta abestiz, olerki eta gogoetekin, ahalegin handi eta edozein motatako ametsez, oraindik hoztu nahi ez duten horien orduak epeltzeko asmoz.[3] »
Atahualpa Yupanqui
« Natura maite dut, Bachen musika maite dut, zuhaitza, haizea eta zaldia maite ditut. Eta neurekiko grina sakon bat gordetzen dut: egunen batean anonimoen legiora elkartzea, izenik gabe, irudirik gabe, istorio pertsonalik gabe, haizeak anaitasun mundu batetara daraman maitasun eta bake abesti bat besterik ez.[3] »
Atahualpa Yupanqui

Biografia

Ez Dok Amairu taldeko zenbait kide, Atahualpa Yupanqui (ezkerretik hirugarrena) eta Paco Ibáñez (zortzigarrena) kantariekin: Joxean Artze (ezkerretik bigarrena), Benito Lertxundi (laugarrena), Mikel Laboa (seigarrena), Jose Angel Irigarai (zazpigarrena), Xabier Lete (makurtuta, ezkerretik lehenengoa) eta Lourdes Iriondo.

Gaztea zelarik Argentinako ipar-mendebaldeko landa eremuetan eta Andeetako goi-ordokian barna bertako Amerindiarren ohiturak ikertzen jardun zuen. Tokian-tokiko etnografia datu garrantzitsuak bildu eta bertan ikusitako pobreziak zeharo amorrarazi zuenez Argetinako Alderdi Komunistako kide bilakatu zen. Bestalde musikari gisa inken erregeen ohorez haien izena bereganatu zuen.

Argetinako folk musikari garrantzitsuenetzat jo ohi da. Abeslari eta musikari ugarik bere abestiak abestu eta jo izan dituzte, horien artean honako hauek daudelarik: Mercedes Sosa, Los Chalchaleros, Horacio Guarany, Jorge Cafrune, Alfredo Zitarrosa, José Larralde, Víctor Jara, Ángel Parra, Marie Laforêt, Andrés Calamaro edota Mikel Laboa bera. Gaur egun ere, Argentina nahiz mundu osoko musikarien bilduma zati izan ohi dira.

Abestiak

Ofizialki Atahualpa Yupanquik 325 abesti erregistratu zituen,[4] horien artean ezagun edo ospetsuenak hauek lireteke: La alabanza, La añera, El arriero, Basta ya, Cachilo dormido, Camino del indio, Coplas del payador perseguido, Los ejes de mi carreta, Los hermanos, Indiecito dormido, Le tengo rabia al silencio, Luna tucumana, Milonga del solitario, Piedra y camino, El poeta, Las preguntitas, Sin caballo y en Montiel, Tú que puedes, vuélvete, Viene clareando eta Zamba del grillo.

Liburuak

  • Piedra sola (1939)
  • Aires (1943)
  • Cerro Bayo (1953)
  • Guitarra (1960)
  • El canto del viento (1965)
  • El payador perseguido (1972)
  • Del algarrobo al cerezo (1977)
  • Confesiones de un payador (Galerna argitaletxea, 1984)
  • La palabra sagrada (1989)
  • La Capataza (1992)
  • La canción triste
  • Coplas del payador perseguido (Rama Lama Music, Espainia, 2007)

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Héctor Roberto Chavero –tal su verdadero nombre- era hijo de madre vasca, Higinia Carmen Haram (o Aram). “No sabemos exactamente de que localidad del territorio histórico de Guipúzcoa, pero sí que emigró a la Argentina, donde se casó con un criollo viejo, Don José Demetrio Chavero” evocó Ezkerro. Presencia Vasca evocó la figura de Don Atahualpa Yupanqui (Gaztelaniaz)
  2. Atahualpa Yupanquiren euskal gogoa. Josemari Velez de Mendizabal. Euskonews.com
  3. a b Atahualpa Yupanqui fundazioa (Gaztelaniaz)
  4. SADAIC- Atahualpa Yupanquiren abestien bilaketaren emaitza (Gaztelaniaz)

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atahualpa Yupanqui Aldatu lotura Wikidatan