Atain

Koordenatuak: 42°58′40″N 2°29′57″W / 42.9778525°N 2.4992255°W / 42.9778525; -2.4992255
Wikipedia, Entziklopedia askea
Atain
Datu orokorrak
Garaiera1.087 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°58′40″N 2°29′57″W / 42.9778525°N 2.4992255°W / 42.9778525; -2.4992255
MendikateaZaraiako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa

Atain Zaraiako mendilerroan dagoen mendi ugarietako bat da. Deguriako haranean dago, haran honen hegoaldeko zatian. Zaraiako Aizkorri mendiaren iparraldean dago. Bi mendi hauek banatzen dituen harrizko zatiak, Deguria eta Alabitako haranen berezko banatzaile gisa egiten du. Mendiak, 1087 metroko garaiera du, eta bere tontorra, oso-osorik, zuhaitzez josita dago.

Atain eta Aizkorri artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atain eta Aizkorri mendien artean, pagadi garrantzitsu bat dago, bai Atain arroaren labarrean, Bizkarlatza eta Atain artean zabaltzen dena, baita Alabita Txikiko labarrean ere.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi honetara heltzeko, lehenik, Deguriako haranera heldu behar da. Hortarako, Urkulutik, Araotzetik, Mendiolatik, Dorletatik edo Bolibartik hel daiteke, bide ezberdinak jarraituz. Horietatik, bide laburrena, Aitzorrotz menditik gertu dagoen Urizarko bidegurutzetik abiatzen da. Alabitaranzko bidea zuzen jarraitu, eta Lizargarate lepoko bidegurutzera heldu ondoren, ezkerretarantz doan bidea hartu behar da. Bide honen amaierara heldu ondoren, berriz ere ezkerretara hartu behar da, Arlutz mendi ingururantz joateko. Mendi honen ingurura heltzean, eskuinetara dagoen bidea hartu behar da. Bide hau, zuzen-zuzen jaisten da Deguriako haranera. Eta, behin hemen, eskuinetara begiratu behar da, pixkat aurrerago, haranaren hegoaldeko zatian argi nabari baita Atain mendiaren tontorra.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]