Ateburu

Wikipedia(e)tik
Atalburu» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ateburua, bi euskarriren gainean
(Eugène Viollet-Le-Duc, 1856)

Ateburua edo atalburua egitura-elementu horizontal bat da, bi euskarriren arteko hutsarteak igaro eta goiko elementuak (horma batez ere) eusteko erabilia. Leihoak igarotzeko atalari Leihoburu deritzo.

Hutsarteak irekitzeko ateburuak erabiltzen duen arkitektura edo eraikuntzari ateburu-arkitektura (edo arkitrabe-arkitektura) deritzo, eta arkuak erabiltzen duenari ganga-arkitektura. Ateburu-arkitekturaren adibide nagusiak, harriz egindakoak, Antzinako Egiptoko arkitektura eta Antzinako Greziako arkitektura dira.

Eraikinetako sarrera elementu garrantzitsua denez, sinbolikoa izateraino, ohikoa da ateburuek garrantzi berezia hartzea. Hori dela eta, ateburu ugari apainduak ageri dira, margotuak edo zizelkatuak, barruko funtzioaren azalgarri. Sarri, eraikinaren materiala baino material hobea erabiltzen da, egitura eta sinbolo funtzioak betetzeko.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Material ugari erabili eta erabiltzen dira ateburuak egiteko. Ohikoenak harria, zura, hormigoia eta metala dira. Arkitektura historikoan sarritan harrizkoak izaten dira, batez ere kalitate handiko eraikinetan edo esanahi sinbolikoa dutenean. Hauek Atalarri izena hartzen dute. Egun, ohikoenak hormigoi armatuzkoak eta metalezkoak dira.

Ateburuaren erdialdean sortzen dira tentsio handienak, goialdean konpresioa eta behealdean trakzioa. Material gotorrek (harria eta hormigoia) ez dute trakzioa ondo jasaten, material malguagoek ez bezala (metala eta zura). Horrela, ateburuaren behealdean pitzadurak agertzea ohiko patologia izan ohi da harrizko ateburuetan.

Euskal arkitekturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atalburua Iholdin.
Atalburua.
Iesus Maria Ioseph, hilçiaz orhoit[g]z[it]en Io(a)nnes de Urtiaga, Martin d'Errecalde et Maria d'Errecalde, 1727

Lapurdi eta Nafarroa Behereko etxe eta baserrietan sarrera nagusiko atalburua garrantzi handiko elementua da, oso apaindua.

Etxe berria eraikitzean edo eraberritzean, Nafarroa Behereko atalburuetan honakoak zizelkatu ohi ziren:

Atalburu batzuek idazkun luzeak dituzte, erlijiozkoak edo eraikuntzari buruzkoak. Adibidez, Armendaritzeko hau:

ECHEHAVRE
GVINDUTE
BETIRIECHA
RTETAAIMI
AIRIARTEC

(Etxe haur egin dute Betiri Etxart eta Aimia Iriartek)

Nahiz eta etxe edo baserriek izen berezi bat izan, atalburuetan ez zen ia inoiz idazten. Hala ere, gaur egun eraikuntza modernoetan sarritan ezarri ohi da etxearen izena atalburuan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ateburu
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal atalarriak