Atalo (jenerala)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Atalo (K. a. 390-K. a. 336) Filipo II.a Mazedoniakoaren erregealdian mazedoniar general eta gortesau bat izan zen.

K. a. 337an, Ataloren iloba zen Kleopatra Euridize Mazedoniakoa Filipo II.arekin ezkondu zen. K. a. 336ko udaberrian, erregeak Atalo, Parmenion eta Amintas Asia Txikian Pertsiar Inperioa inbaditu behar zuen abangoardiako armadaren komandante izendatu zituen. Filipo II.aren erailketa eta honen seme Alexandro Handia tronuratu ondoren (urte horretako urrian bertan) Atalo exekutatua izan zen, traizioa egozten zitzaiolarik.