Atari:Euskalatlas/Artikulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Artikulu hau Euskal Wikiatlasa atariaren ataletako bat da.


Hilabeteko artikulua

Txantiloi:2024-04eko Euskal Wikiatlas artikulua

2009[aldatu iturburu kodea]

Lazkaoko irudi bat

Lazkao Gipuzkoako udalerria da, Goierri eskualdeko hirugarren herririk handiena. Aralar mendikatearen magalean, Oria ibaira doan Agauntza errekak zeharkatzen du herria. 160 m-ko garaieran dago, eta 11.4 km²-ko hedadura du.

Dokumentuetan jaso den aipu zaharrena 1053ko idatzi bat da, eta ingurunea populaturik zegoela adierazten du. 1950 eta 1970eko hamarkaden artean izan zuen hazkunderik handiena, industriaren hazkundearen eraginez. 1980ko hamarkadatik aurrera hazkundea egonkortu da. Egun, 5.000 biztanle inguru ditu herriak.

Iparraldean Beasain eta Ordizia, hegoaldean Idiazabal eta Ataun, ekialdean Zaldibia eta mendebaldean Olaberria ditu mugakide. Lazkaok hiru auzo ditu: Senpere auzoa, Lazkaomendiko auzo ezaguna eta Zubierreka auzoa, non Ataunekin muga egiten duen.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Enkarterrietako Armarria

Enkarterriko historia oso historia luzea da, historiaurrean hasi eta gaur eguneraino. Lehendabiziko bizilagun ezagunak autrigoiak ziren. Erdi Aroan gertaera nagusienak izan ziren, Abellanedako Juntetxearen sorrera, Bandoen arteko liskarrak eta bertako Foruaren idazkera 1394 eta 1503an.

Aro Modernoan Gernikako Batzarrarekin izandako auziak ziren nagusi XIX. mendearen hasieran bukatu ziren arte. Gaur egun, Bizkaiko eskualdea da.

Enkarterrin historiaurreko aztarna nagusiak Karrantzako Ventalaperran eta Galdamesko Arenatzan daude. Hallstatt kulturaren hedapenarekin batera, Autrigoiak, euskal antzinako tribua, lurraldea okupatu zuten eta lehendabiziko biztanle ezagunak ziren. K. a. 25an, Erromatar Inperioa lurraldea inbaditu zuen, lautadatik Flaviobrigara eramaten zizkieten produktuak babesteko. Erromatarren aztarnak oraindik bizirik diraute Enkarterriko lurretan: Abellanedan galtzadaren zati bat eta milliarium bat daude. Erromatarren idazleek ere Enkarterriri buruz idatzi zuten, Klaudios Ptolemaios, Dion Casio, Pomponio Mela, Paulo Orosio, Plinio Zaharra edo Lucio Emilio Paulo hain zuzen ere.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Gasteiz 1843an.

Gasteizko historia ofiziala 1181. urtean hasten da, Nafarroako Antso VI.a erregeak hiria fundatu zuenean. Hala ere, lehenago bertan bizi izandako jendearen aztarna asko daude.

Historiaurrea[aldatu iturburu kodea]

Antzinako geografo erromatarren arabera, karistiarren lurraldeak Gasteiz eta bere udalerria kokatuta dagoen esparrua barne hartzen zituen. Gasteizko hainbat tokitan erromatarren aurreko biztanleen bizitzaren aztarnak daude. Olarizuko muinoan Kutzemendiko kastroa dago, Arabako herrixka zaharrenetako bat izan daitekeena. 1926an Jose Migel Barandiaranek ikertu zuen lekua, eta ondoren ikerketa gehiago ere egin dira. Bestalde, Zadorra ibaiaren gainean dagoen Atxako muinoan aurkitutako aztarna erromatarren azpian, aurretik bertan existitu zen populatze baten hondakinak aurkitu ziren.

Nahiz eta udalerrian ez egon, gauza bera esan daiteke Iruña-Veleiari buruz, han ere erromatarrak iritsi baino lehen bizi zen komunitate baten aztarnak aurkitu baitira Arkitz izeneko muinoan.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


2008[aldatu iturburu kodea]

Areeta.

Getxo Bizkaiko udalerria da, Bilboaldea eta Uribe Kostan kokaturik dagoena. 2006. urtean 83.000 biztanle inguru ditu. Beraz, Euskal Herriko seigarren hiririk handiena da.

Ibaizabaleko itsasadarraren eskuineko aldean kokatuta dago, Bilbotik 15 km.ra.

Bertan aurkitzen da Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua eta Portugaleterekin lotura egiten duena.



Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Landare inbaditzaileak Urdaibain azken urteotan ugaritu egin dira, gizakiak nahita edo nahi gabe bertakotuak, ingurune berrian garapen handia izan dutenak bertako espezieak eta oreka ekologikoa aldatuz.

Urdaibai, Biosfera Erreserba da eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidego osoan gainerako ingurune babestuek ez duten esker ona disfrutatzen du. Esker on hori duen paisaia-kalitatea, ondare kultural eta naturalak direla medio jaso du. Ondare horren zati bat arriskuan dago. LAIen eraginez, hainbeste habitat sakon aldatzen ari dira, batez ere itsasertza eta padurak.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Bilboko itsasadarra Bilboaldeko ardatz naturala da, Ibaizabal eta Nerbioi ibaiek bat egiten duten Basauritik, Bilbotik pasatuz eta Abra izena duen itsasoratze eremuraino, ezkerraldean Muskizko haitzak eta bestean Getxoko itsalabarrak daudela. Zehazki, Nerbioik itsasadarra izena hartzen du Abusu auzoan, guztira 16 bat kilometroko luzeera daukalarik.

Eskuinaldean, Erandio, Leioa eta Getxo udalerrien ondoan igarotzen da.

Ezkerraldean, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi eta Zierbena bainatzen ditu.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Gasteiz Arabako hiriburua da, baita Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua ere 1980tik, bertan baitituzte egoitza nagusiak Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Legebiltzarrak. Halaber, Euskal Herriko bigarren hiririk handiena da.

Gaztelaniaz Vitoria du izena, baina izen ofizial moduan Vitoria-Gasteiz erabiltzen da. Hiriak 233.399 biztanle dauzka 2008ko datuen arabera. Euskal Herriko udalerririk handiena da, 276,81 kilometro koadrorekin.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Euskal Herriko ardoak 6 ardo izendapen berezi daude. Horietako batek, Nafarroako Ardoak 5 azpizonaldetan banatzen da. Araban Errioxako Ardoa eta Arabako Txakolina ekoizten dira. Bizkaian Bizkaiko Txakolina eta Gipuzkoan Getariako Txakolina. Nafarroa Beherean Irulegiko Arnoa ekoizten da eta Nafarroa Garaian Errioxako Ardoa egiteaz gain Nafarroako Ardoaren bost eskualde daude: (Behe Mendialdea, Lizarraldea, Izarbeibarra, Behe Erribera eta Goi Erribera).


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Viana hiri historiko eta monumentala Nafarroako mendebaldean kokatzen da, Kodes mendiaren eta Ebro ibaiaren artean, Lizarrerriaren mendebaldeko muturrean. Mugakidea da Araba eta Errioxarekin.

1219koa du fundazio data, Nafarroako Antso VII erregeak berreraiki eta Forua edo Arranoaren Erregalia eman zionekoa. Prospekzio arkeologikoek historiaurreko eta historiako berrogeita hamarren bat aztarnategi azaleratu dituzte, eta horrek erakusten digu inguruko eremurik aberatsenetakoa dela gurea arkeologia alorrean.

Iruñetik 81 eta Logroñotik 9 kilometrora dago.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Iruñerriaren kokapena.

Iruñerria Nafarroako erdialdean dagoen eskualdea da, probintziaren populatuena dena eta Iruñea hiriburuaren inguruan kokaturik dagoena, Iruñeko merindadearen hego-ekialdean.

Iruñerriko Mankomunitatearen definizioari jarraiki, 17 udalerrik osatzen dute Iruñerria, eta guztira 316.000 pertsona bizi da bertan 2006ko datuen arabera.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Errenteriako elizaren kanpain dorrea.

ErrenteriaOrereta izenaz ere ezaguna— Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Donostiatik 7 kilometrora. Udalerriak 31 km² dauzka. Oiartzualdeko eskualdean dago, Oiartzunekin, Pasaiarekin eta Lezorekin batera, eta eskualdeburua da.

Gaztelako Alfontso XI.ak herri karta eman zion 1320an, Villanueva de Oiarso izenarekin; herriaren lehen zantzu idatziak 1210. urte ingurukoak dira.

39.000 herritar inguru dauzka eta Gipuzkoako hirugarren herri jendetsuena da, Donostia eta Irunen atzetik. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, hamargarren herririk jendetsuena da; eta Euskal Herriko hamabigarrena.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Bilbo 1575. urtean

Bilboko historia hiriaren fundazioarekin (1300. urtea) hasiko dugu, eta Bizkaiko hiriburuaren azken motorra izan den Guggenheim Bilbao Museoaren sorrerarekin amaitu.

Ez da oso ziurra Bilboren sorrera aurretiko denboran nolakoa zen herria. Dirudienez, Diego Lopez Harokoak hiribildu titulua eman aurretik, itsasadarraren bi aldeetan hedatuta zegoen herria. Bilboko lurretan aurkitu diren aztarnarik zaharrenak Malmasinen gainean daude, lan batzuen arabera orain dela 2000 urte ingurukoak. Beste lan batek dio Malmasin gainean dagoen kastroaren eta Basaurin dagoen Finagako nekropoliaren artean lotura zuzena dagoela. Finagan aurkitutako hilotzak K. a. IV. mendetik K. o. XIII. mendera bitartekoak dira.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Hegiak handiak dira Bizkaiko kostan

Bizkaiko kostaldea malkartsua da, baina orokorrean hondartza handiak daude. Gainera bi itsas-adar haundi daude bertan: Nerbioiko itsasadarra eta Urdaibai. Galea, Matxitxako eta Ogoño lurmuturrak kostak egiten dituen sargune eta irtenguneen adibide dira.


Muskiztik Abrarako zatia hiru udalerrik osatzen dute: Muskiz, Abanto-Zierbena eta Santurtzi. Abrako golkoarekin aurkitu arte kosta ez oso malkartsua dago. Ibai bakarra Barbadun ibaia da, Zierbanako La Arena hondartzan itsasoratzen dena eta Muskiz eta Zierbanaren arteko muga zehaztuen duena.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Abbadia jauregia
Abbadia jauregia

Abbadia jauregia Hendaiako (Lapurdi) itsaslabarren gainean dago, Santa Ana muturreko muinoan. Anton Abbadiak eraikiarazi zuen 1860 eta 1870 artean, Eugène Viollet-le-Duc eta haren jarraitzaile Edmond Duthoit arkitektoen zuzendaritzapean, estilo neo-gotikoan, eta Ingalaterran XIX. mendean egin ziren gazteluen eredura.

Anton Abbadiaren paperen arteko 1865eko aurrekontu batzuetan, gaztelua egiteko aurreikusiriko gastuen guztizko kopurua ageri da: 172.887 libera, altzariak kontuan hartu gabe.

Hil aurretik, Anton Abbadiak gaztelua eta lur sail osoa Frantziako Zientzia Akademiari utzi zizkion.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Bizkaia Euskal Herrian

Bizkaia Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administratiboki, Euskal Autonomia Erkidegoko foru probintzia edo lurralde historikoa da, honen mendebaldean kokatua. Iparraldean Bizkaiko Golkoa du; hegoaldean Burgos eta Araba; mendebaldean, Kantabria eta Burgos eta ekialdean Gipuzkoa. 2.217km²-ko azalera eta 1.136.181 biztanle ditu Bizkaiak. Euskal Herriko herrialderik populatuena da eta Bilbo Handiak osatzen du gaur egun dagoen konurbazio garrantzitsu bakarra.

Hiriburua Bilbo da.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


2007[aldatu iturburu kodea]

Aiako harriak Paleozoikoan sortu ziren intrusio magmatikoak dira


Euskal Herriko geologia batez ere Kretazeotik Eozenora bitarteko arrokaz osatua da, garai hartan sakonera eskaseko itsaso tropikal bat zenean. Iberiar plaka eta Eurasiar plakaren arteko talkek sortutako egiturek paisaia menditsu eta bailaratsua sortu dute.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Basarrateko geltokia (L1 eta L2), Bilboko metroko arkitektura bereizgarriarekin.

Bilboko metro sarea Bilbo hiriko eta ingurune metropolitarreko lurrazpiko garraiobidea edo metroa da. Ingurune metropolitarra Nerbioiko itsasadarraren bi bazterrek osatzen dute, alegia, Bilboaldea eta Uribe Kosta eskualdeek, eta milioi bat biztanle inguru batzen ditu. Geltokiak Norman Foster arkitekto ingelesak diseinatu zituen.

Metroa 1995ean abiatu zen. Gaur egun 43,31 kilometroko luzera eta 75 sarbide ditu, 41 geltokitan banatuta; geltoki horietatik 24, lurrazpikoak dira. Sareak bi linea ditu, Y itxurako ibilbidearekin. L1 (Etxebarri-Plentzia) eta L2 (Basauri-Santurtzi) lineak itsasadarraren bi ertzetatik doaz, eta tarte komun batean batzen dira, hots, San Ignazioko geltokian, Bilbon. Geltoki horretatik Etxebarriko geltokia arte, bi lineak batera doaz. Etxebarritik Basaurirainoko tartea, aldiz, L2 lineak egiten du. Bestalde, L2 linearen mendebaldean anezka trena dago Santurtzi eta Mamariga artean.

2010. urtean metroak zehazki 88.561.281 bidaiari eraman zituen. Horrek esan nahi du Bilboko metroa Espainia osoko metro sareen artean hirugarrena dela, Madrilgo eta Bartzelonako metro sareen atzetik bidaiari gehien garraiatzen dituena.

Etorkizunean L3 linea ere sarearen parte izango da, 2012. urtean martxan jartzea espero baita. Bestalde, 2008ko urtarrilaren 25ean Eusko Jaurlaritzak lehen aldiz argitaratu zituen L4 eta L5 lineen aurreibilbideak.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Aketx uhartea eta atzean Gaztelugatxe

Euskal Herriko kosta Euskal Herriko lurrak eta Kantauri Itsasoko urak elkartzen diren eremua da. Hiru alde ezberdin ditu, ia-ia zuzenean Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko mugekin bat egiten dutenak.

Oro har oso kosta basatia da, eraikitzeko aukera handirik eman ez duena, ibaien itsasoratzean ez bada. Labartsua da, eta abrasio lautada handiak ditu. Hondartza txikiak, beste itsaso batzuetan daudenekin alderatuta, eta leku batetik bestera aldapa handiak daude. Hainbat puntutan 100 metro baino altuagoak diren itsas-labarrak daude, eta berehala igarotzen da itsasoaren altueratik altuera handi batera. Ibai asko baina txikiak daude. Ibai aho nagusiak Bilboko itsasadarra, Urdaibaiko itsasadarra, Oria, Urola, Urumea, Bidasoa eta Atturri dira. Uharteei dagokienez, gaur egun bat bera ere ez dago populatuta. Handiena Santa Klara da (Donostia).


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Isozaki Dorreak
Isozaki Dorreak

Bilboren berritzea, Bilbok 1980ko hamarkadatik aurrera eramandako berrikuntza prozesuari deritzo. Berritze hori hiriaren arlo eta auzo desberdinetara zabaldu da, azpiegituren eraikitzea, errepide berriak, saneamenduaren hobetzea eta abar. Gaur egun, berritze horrek oraindik darrai.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


2006[aldatu iturburu kodea]

Ibarrangeluko eliza
Ibarrangeluko eliza

Ibarrangelu Bizkaiko Gernika-Bermeo eskualdeko udalerria da. Oka ibaiaren ekialdean kokaturik dago.2005. urtean 570 biztanle zituen. Laga eta Laidako hondartzak udalerri hontan aurkitzen dira.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Nafarroa
Nafarroa

Nafarroako Foru Erkidegoa edo Nafarroa Garaia (gaztelaniaz Navarra), Euskal Herriko zazpi lurraldeetariko bat da. Iruñea du hiriburu (191.000 biztanle).

Nafarroako Foru Erkidegoa gaur egun Espainiako Erresumaren barruan datza. Baina, historikoki, Nafarroako Erresuma independentea zen Albako Duke espainolaren agindupeko gudarosteek inbaditu zuten arte.



Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Barakaldo Bizkaiko Bilbo Handia eskualdeko udalerria da. Nerbioi ibaiaren ezkerraldean kokaturik dago. Bere izena Baratzaldea izenetik eratorria da. 2005. urtean 94.967 biztanle zituen. Bizkaiko bigarren herri populatuena da, Bilboren atzetik. Bilbao Exhibition Centreren (BEC) egoitza da 2004tik.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Arrasateko portaloia
Arrasateko portaloia

Arrasate Gipuzkoako Debagoiena eskualdeko udalerria da. Bertakoak arrasatearrak edo mondragoetarrak dira. Bergarako barruti judizialaren menpe dago.

Kooperatiben hiriburua da, bertan sortu zirelako euskal enpresa kooperatibo garrantzitsuenak: Euskadiko Kutxa, Eroski, Fagor, Mondragon Unibertsitatea (MU)...


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Bilboko irudi panoramikoa
Bilboko irudi panoramikoa

Bilbo Bizkaiko hiriburua, eta Euskal Herriko hiririk jendetsuena da. Bestalde Espainiako hiri nagusietako bat ere bada. 353.567 biztanle (bilbotarrak) ditu eta 41 kilometro karratuko azalera, eta "Bilbo Metropolitarra" edo Bilbo Handia deritzon inguruneko ardatz ekonomiko eta industriala da.

Izenari dagokionean Bilbo da euskal izen arautua. Bilbao erdaraz gorde den euskal izen zaharra da.

Bilbo Handia, Muskizetik Galdakaora hedatzen da mendebaldetik ekialdera, eta Plentziatik Alonsotegi eta Arrigorriagararte ekialdetik mendebaldera. Ingurune honek ia milioi bat biztanle biltzen ditu guztira. Bizkaiko biztanleriaren hiru laurden baino gehiago bilduz.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Iruñea edo Iruña Nafarroako eta historikoki Euskal Herriko hiriburua da. 163.936 biztanle zituen 1996an (10.992 euskaldunak, 13.890 ia-euskaldunak, 139.054 erdaldunak). San Fermin jaiak uztailaren 6an hasten dira, mundu guztian ezagunak direnak.

Iruñeko hiria Erromatarrek (Ponpeiok) fundatu zuten Pompaelo izenarekin eta geroago Nafarroako Erresumaren hiriburua izan zen.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Zuberoa edo Xiberua Euskal Herriko lurralderik txikiena da. Hiriburua Maule du. Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduaren (64) parte da. Frantsesez Soule izena ematen diote.

Mugakide hauexek ditu: iparraldean eta ekialdean Biarno, mendebaldean Behe Nafarroa eta hegoaldean Nafarroa. Bertako euskalkia zuberera da.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Altsasuko San Pedro baselizan erromeria
Altsasuko San Pedro baselizan erromeria

Altsasu Nafarroako udalerria da, Sakanako bailaran kokatuta dagoena eta bailara horretako hiriburua delarik. Bidegurutze garrantzitsua izateagatik hazkuntza handia jasan duen herria da eta 2005ean 7.455 biztanle zituen. Honek Iruñea eta Gasteiz artean dagoen herririk handiena izatea dakar.


Txantiloia ikusi - Aldatu - Historia


Ikus, gainera[aldatu iturburu kodea]