Atari:Literatura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
NullA tower of used books - 8446.jpg
Ongi etorri euskarazko wikipediaren literaturaren atarira!
Literatura
Old book bindings.jpg

Literatura edo elertia hitzan oinarritutako lanen multzoa da, idatziak eta ahozkoak, artea ezaugarri dutena.

Antzinako zatiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura hitza latinetik dator, antzinako hitza litterae da. Beharbada litterae hori grekotik grammatikee dator. Latinez literatura heziketa esan nahi du, eta nola ondo irakurri eta ondo idatzi egin behar den.

Antzina hiru ataletan banatzen zen: gramatika, erretorika eta poetika.

Arlo nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Artikulu nagusiak


Nabarmendutako biografia Euskal literaturaren nabarmendutako artikulua
Dickens Gurney head.jpg

Charles John Huffam Dickens (Portsmouth, Hampshire, 1812ko otsailaren 7a – Gad's Hill Place, Higham, Kent, 1870eko ekainaren 9a), idazle ingeles ezaguna izan zen. Narrazioan maisu, umorez eta ironiaz kritika sozial zorrotzena egin zuen. Boz ezizena erabili zuen batzuetan. Bere lanen artean, azpimarratzekoak dira Oliver Twist, A Christmas Carol ("Gabonetako kanta") eta David Copperfield eleberriak. Halaber, hainbat istorio laburren egilea ere bada.

Era guztietako kritikak izan zituen; batzuk oso onak izan ziren, George Gissing eta G. K. Chestertonenak kasu, ingeles hizkuntzan zuen trebezia goraipatzen zutenak, hain landuak dituen pertsonaiak, gizartearekiko duen sentsibilitatea. Kontrakoak ere izan zituen: George Henry Lewes, Henry James edo Virginia Woolfek akatsak ikusi zizkioten bere obrari, gehiegizko sentimentalismoa prosan, gertaera sinesgaitzak, pertsonaia arloteak.

Arrakasta handia lortu zuen Dickensek orduan eta, gaur egun ere, bere lanak argitaratzen ari dira. Garaiko fikzioa argitaratzen zen bezala, Charlesek ere eleberriak egin zituen kapituluka. Liburuak erosteko ahalmena ez zegoen denen eskuetan eta irakurleek irrikitzen egoten ziren zain, hurrengo kapitulua argitaratu arte. Idazleen artean ere, gaur egun ere maisu kontsideratzen dute.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Joan Perez de Lazarraga 1564 67.jpg

Lazarragaren eskuizkribua edo Joan Perez Lazarragakoren eskuizkribua arabar idazleak berak gutxi gorabehera 1567tik 1602ra bitartean idatzitako lanak biltzen dituen paper sorta da. XVI. mendetik iritsi zaizkigun euskarazko testu bakarretakoa dugu, eta Hego Euskal Herriko literatura idazlan zaharrena. Halaber, Euskal Herria (eusquel erria) izena dakarren lehen idazkia dugu Lazarragarena; hiru aldiz ageri da eskuizkribu osoan.

Artzain nobela batek eta 21 koplek osatzen dute eskuizkribua. Guztira 51 orri dira eskuizkribuan (111.000 karaktere inguru, 52 orrialde estandarren parekoa edo), gehienak euskaraz idatziak (% 88 inguru), eta gainerakoak gaztelaniaz idatziak; baina pleguak ez daude osorik, eta gutxienez beste hamasei orri galdu dira ezagutzen dugun zatian, gehi aurretik izan zitezkeenak, artzain eleberria in media res hasten baita.

Ez dago garbi ea garai hartan idazlana argitaratu zen ala ez. «Pleguetan, txori paperetan, litekeena da[; b]aina koadernoa bera, orain ezagutzen dugun bezala, ez [zen] orduan argitaratzekoa» dio Gidor Bilbaok. «Idazle ona [...] baina badirudi ez zituela bere euskarazko testuak argitaratu» idatzi zuen Henrike Knörrek.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Wiktionary-logo-en.svg
Wikibooks-logo.svg
Commons-logo-en.png
Wiktionary Wikibooks Commons
Definizioa Testua Irudiak