Ateen Liburua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lau arrazak: egiptoarrak, libiarrak, nubiarrak eta asiarrak. Seti I.aren hilobia
Asiarra, Ramses III.aren jauregia. Louvre.
Nubiarra, Ramses III.aren jauregia. Louvre.

Ateen Liburua Egiptoko Inperio Berrian datatutako Antzinako Egiptoko testu sakratu bat da. Hildako baten beste munduko bidaia kontatzen du, eta Eguzkiaren mugimenduarekin lotua dago, gaueko orduetan gertatzen den arren, Duatean. Izpirituak, "ate" batzuk igaro behar ditu bidaiaren etapa ezberdinetan. Ate bakoitza, jainkosa ezberdin batekin lotzen da, eta hildakoak, jainkosa bakoitzaren izaera berezia ezagutu behar du. Testuak, pertsona batzuk kalterik jasan gabe igaroko direla aditzera ematen du, beste batzuk, suzko laku batean sufrikarioa jasan beharko duten bitartean.

Ateen Liburuaren zatirik ezagunena, egiptoarrek ezagutzen zituzten gizateriaren arraza ezberdinei buruzkoa da: Lau mailatan banatzen dituzte, ohi, egiptoar, asiar, libiar eta nubiar deituak. Prozesioan irudikatzen dira, beste munduan sartzen.

Ateen Liburuarekin lotutako irudiak eta testua, Inperio Berriko hilobi askotan agertzen dira, baita Horemhebengandik hasi eta Ramses VII.a faraoirarteko faraoi guztien hilobietan ere. Senneyamen hilobian ere erakusten dira, Deir el-Medinako langile bat zena, Inperio Berriko faraoien hilobiak eraiki zituzten artisau eta artisten antzinako herria.

Ateen Liburuko jainkosa bakoitzak, titulu ezberdin bat du, eta kolore ezberdineko jantziak dituzte, baina, gainontzekoan, berdin-berdinak dira, guztiek, buru gainean, izarrak daramatzatelarik. Jainkosa gehienak, soilik Ateen Liburuan agertzen dira, eta ez dira egiptoar mitologiako beste testu batzuetan agertzen. Ondorioz, istorioa, soilik, gaueko zikloa zehazteko sistema gisa sortua izan zela iradoki da, ate bakoitzean jainkosa bat zegoelarik, hauek, ordu bakoitzean agertzen den izar nagusiaren alegoria bat direlarik.

Ateen Liburuaren iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoko XVIII. dinastia

Egiptoko XIX. dinastia

Egiptoko XX. dinastia

Beste testu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ateen Liburua Aldatu lotura Wikidatan