Atenasko Akropolia
| Atenasko Akropolia1 UNESCOren Gizateriaren Ondarea |
|
Akropoliaren ikuspegi orokorra. |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, ii, iii, iv, vi |
| Erreferentzia (ID) | 404 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
| Izen ematea | 1987 (XI. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Atenasko Akropolia Grezia klasikotik heldu zaigun ondarerik garrantzitsuena da. Atenasen kokatuta dago, mendixka baten gainean, 165 m-ko garaieran.
Aro klasikoan eraiki zen, hau da K.a. V. mendean, garaiko Perikles politikari ospetsuaren aginduz eraiki zen pertsiarrek suntsitutako beste txikiago baten gainean. Perikles hain izan zen arteari eman zion laguntza V. mendeari Periklesen mendea ere esaten zaiola. Fidias artista garrantzitsuaren laguntza izan zuen, baita ere Iktinos eta Kalikrates arkitektoena. Bertan aurki ahal ditugun tenplurik garrantzitsuenak Partenoia (ordena doriarrekoa), Erekteion (ordena jonikoa) eta Atena Nike dira.
Eraiki zenetik hainbat eraso jaso ditu, horregatik hainbeste gauza puskatu egin dira. Partenoia, adibidez, XV. menderarte ia ukitu gabe zegoen, baina XVII. an gertatu zen Venezia eta Turkiarren arteko guden ondorioz zati handi bat suntsitu zen, sutautsa eta bestelako armak bertan gordetzen baitziren.
Londresko British Museumean tenpluari itzuli osoa ematen zion Fidiasen frisoa dago, baita ere bi frontoietako irudi eta eskultura ia guztiak.
[aldatu] Hondakin nagusiak
Akropoliko sarrera ate monumental bat zen, Propileo izenekoak. Sarreraren hegoaldean Atena Nike tenplu nimiñoa zegoen. Hoen erdialdean, Atenaren brontzezko estatua bat zegoen, Fidiasek zizelkatua. Akropoliaren erdigunean Partenoia zegoen, Atena Partenos (Atena Birjina) izena ere bazuena. Sarrerartik ekialdera eta Partenoiaren iparraldean Erekteion izeneko tenplua zegoen. Akropoliaren gainaldea osatzen duen plataformaren hegoaldean antzoki bat zegoen, Dionisoren Antzokia. Handik 100 bat metrora, Herodes Atikoren antzokia dago, hein batean berreraikia.
[aldatu] Arkeologia guneko oinplanoa
- Partenoia
- Atenaren Tenplu Zaharra
- Erekteion
- Atena Promakos estatua
- Propileoak
- Atena Nike tenplua
- Eleusinion
- Brauroneion edo Artemisa Brauroniaren santutegia
- Igeltsutegia
- Pandroseion
- Arreforion
- Atenaren aldarea
- Zeus Polieus santutegia
- Pandion santutegia
- Herodes Atikoren odeoia
- Eumenesen estoa
- Asklepieion edo Asklepioren santutegia
- Dionisoren Antzokia
- Periklesen odeoia
- Dionisoren temenosa
- Aglaureion
| Gizateriaren Ondarea Grezian | ||
|---|---|---|
|
Atenasko Akropolia • Vergina • Corfu • Delos • Delfos • Epidauro • Mizenas eta Tirinto • Mistra • Olinpia • San Juan Teologoaren monasterioa eta Apokalipsiaren leizea • Dfniko monasterioa • Hosios Loukas • Nea Moni • Meteora • Athos mendia • Tesalonikako paleokristau eta bizantziar monumentuak • Pitagoreion eta Samosko Heraion • Rodasko hiri zaharra • Bassae |
||