Atenasko Arkeologia Museo Nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zeus edo Poseidonen eskultura
Agamemnonen mozorroa
Artemisioko zaldizkoa

Atenasko Arkeologia Museo Nazionalak, Grezian aurkitutako objektu arkeologiko garrantzitsuenetariko asko ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere eraikuntza, 1866an hasi eta 1889an amaitu zen, gobernu greziarrak, elkarte arkeologikoak eta mezenasen elkarteak emandako funtsen bidez. Ludwig Lange arkitektoaren jatorrizko planoa, ondoren Panages Kalkosek, Harmodios Vlachosek eta Ernst Zillerrek aldatu zuten. Eraikina, 1939an hedatu zen, bigarren solairu bat erantsiz.

Erreformarik berrienak, urte eta erdi iraun zuen, garai horretan, museoa itxita egon zelarik, ateak, berriz, 2004ko uztailean irekiz, 2004ko Atenasko Udako Olinpiar Jokoak ospatuko ziren garaian. Erreformak, eraikinean berrikuntza tekniko eta estetikoak, bildumaren berrantolaketa eta 1999an gertatutako lurrikarak eragindako kalteen konponketa barne hartu zituen.

Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere eskultura, zeramika eta bitxi bilduma bikainak, Neolitotik aro helenistikoraino garai guztia hartzen du: Atal azpimarragarri batzuk, honako hauek dira:

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atenasko Arkeologia Museo Nazionala Aldatu lotura Wikidatan