Ateneo Naukratisekoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ateneo Naukratisekoa Egiptoko Naukratis hirian jaio zen hizlari eta jakintsu helenistiko bat izan zen, Komodo enperadore erromatarraren agintaldiaren garaikoa (180-192). Alexandrian eta ondoren Antzinako Erroman bizi izan zen. Ezaguna da berak idatziriko Deipnosophistai, grekeraz, edo Jakintsuen oturuntza bilduma dela-eta, non hainbat gairi buruz, sukaldaritzatik historia eta filosofiara, garaiko jakintsuen arteko elkarrizketak agertzen diren. Siriako erregeen historia izeneko lan bat ere idatzi zuen, baina egun galdurik dago.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Franco Volpi: Enciclopedia de obras de filosofía (Ateneo de Náucratis), 165. orrialdea.