Athabaska aintzira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Athabaska aintzira
Lake Athabasca (en)
Lake Athabasca, Canada.jpg

Athabaska aintzira, satelitetiko fotografian.

Great Slave Lake and Lake Athabasca 6.png
Kokalekua Kanada
Garaiera 213 m
Zabalera 50 km
Luzera 283 km
Bataz besteko sakonera 20 m
Gehienezko sakonera 124 m
Arroa 7.850 km²
Ertzaren luzera 1.900 km
Hustubidea Esklaboen ibaia
Hiriak Fort Chipewyan
Uranium City

Athabaska aintzira (ingelesez Lake Athabasca, creeraz aðapaskāw edo "landare asko dituen [lekua]") Saskatchewango ipar-mendebaldeko eta Albertako ipar-ekialdeko aldean kokaturiko aintzira da, 58° eta 60° N artean. Kanadako aintzirarik handienetan zortzigarrena da, eta munduko handienen zerrendan hogeigarrena.

Aintzirak 7.850 km² area, 283 kilometroko luzera eta 50 kilometroko zabalera ditu. Lekurik sakonena 124 metrotara dago. Bere urak iparralderako bidea hartzen dute Esklaboen ibaia eta Mackenzie ibaiaren arroen bitartez, Ozeano Artikora heltzeko.

Fort Chipewyan, Albertan dagoen europar herrixkarik zaharrena, aintziraren mendebaldeko kostalde txikian dago, Esklaboen ibaiaren iturriaren ondoan.

Uranio eta urre meatzaritzak iparraldeko kostaldean Uranium City sortu zuen eta aintzira pozoitu ere, 1980ko hamarkadan azken meatzea itxi arte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Athabaska aintzira Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 59°16′0″N 109°27′0″W / 59.26667°N 109.45000°W / 59.26667; -109.45000