Athos (mendia)
Athos Mendia (grekoz: Haghion Oros, «mendi santua») Greziako mendia da, Mazedonian; Kaltzidikako mendebaldeko penintsulako hegoaldean dago (2.033 m).
X. mendetik aurrera, hogei monasterio egokitu ziren bertan, eliza ortodoxoaren gune garrantzitsuena osatuz. Atosko komentuetan 1.500 monje inguru bizi dira, monasterio-errepublika bat osatuz (1926tik aurrera, administrazio-autonomia estatutu berezia dute). 1060. urtetik, emakumeak ezin dira Atos mendian barneratu.
[aldatu] Atos eskualdea
336 km2 eta 1.472 biztanle (1981) ditu. Hiriburua Karyai da (235 biztanle).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
| Gizateriaren Ondarea Grezian | ||
|---|---|---|
|
Atenasko Akropolia • Vergina • Corfu • Delos • Delfos • Epidauro • Mizenas eta Tirinto • Mistra • Olinpia • San Juan Teologoaren monasterioa eta Apokalipsiaren leizea • Dfniko monasterioa • Hosios Loukas • Nea Moni • Meteora • Athos mendia • Tesalonikako paleokristau eta bizantziar monumentuak • Pitagoreion eta Samosko Heraion • Rodasko hiri zaharra • Bassae |
||