Atila
- Artikulu hau Hunoen erregeari buruzkoa da; satelitea gaitzat duena beste hau da: 1489 Attila
| Atila | |
|
Hunoen erregea
|
|
|---|---|
| 434 – 453 | |
| Aurrekoa | Bleda eta Rugila |
| Ondorengoa | Ellac |
|
|
|
| Jaiotza | 406 inguru |
| Heriotza | 453 |
| Ezkontidea | Kreka |
Atila, latinez Attila, (406 inguru - 453) hunoen azken erregea izan zen, denetan boteretsuena. Garaiko inperiorik handienean agindu zuen. Bere lurrak Erdialdeko Europatik Itsaso Beltzeraino zabaltzen ziren, eta Danubiotik Baltikoraino. Ekialdeko eta Mendebaldeko Inperio erromatarren etsairik handiena izan zen, Balkanak bi aldiz inbaditu zituen, eta Konstantinopla setiatzera heldu zen. Frantzian zehar ere ibili zen, Orleanseraino.
Haren inperioa harekin batera hil zen arren, europar historiako pertsonaia mitiko bihurtu zen. Mendebaldeko Europan krudeltasunaren adibidetzat gogoratu ohi da, baina historialari batzuek diote errege handi eta noblea izan zela.
[aldatu] Biografia
Errege 434tik 453ra izan zen. Rugasen ondorengoa izan zen, Bleda anaiarekin batera (445); Bleda hil arazita hartu zuen erregetza.
Erroman Honorio enperadorearen gortean ikasten egon ondoren, Panoniako (egungo Györ, Hungaria) errege zelarik, bere herriko tribu guztiak bateratzea lortu zuen (hunoen herri turkiar-mongoliarraren lurrak Itsaso Baltikotik Itsaso Beltzeraino hedatzen ziren).
Ekialdeko inperioari eraso zion, Teodosio II. enperadoreari zerga bat ezarriz. Balkan herriak inbaditu eta beste bahisari bat ezarri zion Teodosio II.ari, Konstantinoplaren ordainez.
Germaniar eta eslaviarrak menderatu ondoren, Galian barneratu eta Metz hiria ebatsi zuen (451), Lutezian (Parisen) sartu ez bazen ere. Orleansen atzera jo behar izan zuen Aetius jeneral erromatarraren eta Teodoriko I. errege bisigodoaren aurrean.
Aetius, Meroveo eta Teodoriko I.a buruzagiek elkar hartuta, garaitu zuten Kataluniako Zelaietan (Troyes, 451). Osteak osatu ondoren, Italia aldera jo zuen eta, Aquilea (Venezia), Milan eta Padua suntsitu ostean, Leon I.a Aita Santuak ondoren Panoniara itzultzeko egin zion eskaria onartu zuen, sari baten truke.
Luzaro gabe hil zen Atila. Erregearen heriotzaren ondoan desagertu zen hunoen inperioa.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.