Atreo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atreo
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaPelope
AmaHipodamia
Ezkontidea(k)Aerope (en) Itzuli
Seme-alabakMenelao, Agamemnon, Anaxibia, Astyoche (en) Itzuli eta Cyndragora (en) Itzuli
Anai-arrebakThyestes (en) Itzuli

Greziar mitologian, Atreo[1] Mizenaseko erregea, Pelope eta Hipodamiaren semea eta Agamenon eta Menelaoren aita zen

Atreo eta Tiestes bere anaia bikia Pisatik atzerriratuak izan ziren euren anaiorde zen Krisipo hiltzeagatik, Olinpiako tronua lortzeko euren desiran. Mizenasera joan ziren babestera, non, errege tronura heldu ziren, Euristeo ez zegoelarik, Heraklidak zirelakoekin borrokan ari baitzen. Euristeok, euren agintaldia denbora baterakoa izatea agindu zuen, baina Herakleiden aurkako borrokan hil zen eta Atreo eta Tiestesen agintaldia behin betikoa izan zen.

Atreok, bere arkumerik hoberena Artemisarentzako sakrifikatuko zuela zin egin zuen. Baina, bere artaldearen bila ari zenean jainkosarengandik ezkutatzeko bere emazte Aeroperi eman zion urre koloreko arkume bat ikusi zuen. Honek bere maitalea zen Tiestesi, Atreoren anaiari eman zion. Honek Atreo konbentzitu zuen, arkumea zuena erregea izango zela onar zezan. Tiestesek, orduan, arkumea erakutsi zuen eta tronuaren eske hasi zen.

Atreok, Hermesen aholkuari jarraituz berreskuratu zuen tronua. Tiestesek, tronua, eguzkia atzerantz mugitzen zenean emango ziola esan zion, Zeusek egin zuen balentria. Atreok tronua berreskuratu zuen eta Tiestes herbesteratu zuen.

Atreok, orduan, Tiestes eta Aeroperen adulterioaren berri izan zuen eta bere mendekua prestatzen hasi zen. Tiestesen seme-alabak hil zituen (Tantalo, Plistenes, Aglao, Orkomeno eta Kalileonte), irakin eta mahaira atera zituen. Bazkaria amaitu ondoren, beste erretilu batean, bere biktimen buruak, oinak eta eskuak erakutsi zizkion, zer jan zuen kontura zedin. Tiestesek, erabat asaldatu eta izuturik, oka egin zuen urdailean zuen guztia eta begizko ikaragarri bat bota zien Atreoren ondorengoei.

Orduan, orakulu batek, Tiestesi, bere alaba propioarekin seme bat izaten bazuen, honek Atreo hilko zuela esan zion. Tiestesek hala egin zuen eta semeak, Egistok, Atreo hil zuen. Baina, Egisto jaio zenean, bere amak bertan behera utzi zuen, bere intzestuagatik lotsaturik. Artzai batek umea aurkitu eta Atreori eman zion, honek, bere semea balitz bezala heziz. Bakarrik heldutasunera iritsi zenean kontatu zion Tiestesik Egistori egia osoa. Orduan, Egistok Atreo hil zuen.

Iturri batzuen arabera, Atreo Plistenesen aita izan zen. Baina, ohikoena, anaiatzat jotzea da.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]