Atsotitz
Wikipedia(e)tik
Atsotitz, zahar-hitz, esaera zahar edo errefraua (latinez proverbium) herri mailako esaldi zuzen, zehatz eta xehea da, ahoz aho transmititutakoa eta tradizio luzea daukana. Sarritan metaforikoak eta umorezkoak dira, eta bereziki ondo egituratuta dagoenean aforismo izena hartzen du.
Historikoki, hala Biblia ("Esaera Zaharrak") nola Erdi Aroko latinezko literatura iturri oparoak izan dira Europako herrialdeetarako.
Bestela, ohikoa da hizkuntzen artean atsotitzak trukatzea, eta honen ondorioz esaldi berak itzulpen jator ugari edukitzea sarritan gertatzen da. Euskarazko atsotitz bilduma aberatsa da eta euskalkien zabaltasunaren erakusgarri dira, Gotzon Garate hizkuntzalariak jaso zuenez.
Halaber, aurretik beste egile batzuk ere bildumak egin izan dituzte: XVI. eta XVII. mendeetan Esteban Garibai ("Los Refranes de Garibay") eta Arnaud Oihenart ("Les Proverbes Basques"). Aurreragoko Resurreccion Maria Azkue, Jean Elizalde ("Atsotitz, zuhur-hitz eta erran-zahar"), Damaso Intza eta Antonio Zabalaren lanak ere aipagarriak dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Motak
V.P.Zukov egilearen arabera, hiru atsotitz mota nagusi ditugu:
- Apotegmak.
- Denotatibo-konnotatiboak.
- Figuratiboak.
[aldatu] Estiloak
Garateren arabera, aldiz, estilo molde hauek topatu ditzakegu:
- Hizkera.
- Aliterazioa.
- Bertsoa.
- Iduriak.
- Tropoak:
- Sinekdoke.
- Metonimia.
- Metafora.
- Propopeia.
- Apostrofe.
- Ahoberokeriak.
- Paradoxa.
- Laburtasuna-elipsiak.
- Aditzaldiak.
- Egitura:
- Paralelismoa.
- Konparaketak.
- Baldintzazkoak.
- Kausa-ondoriozkoak.
- Elkarrizketak.
- Asmakizunak.
[aldatu] Gaiak
Gizona/emakumea, bizitza/heriotza, pobreak/aberatsak, erlijioa, lana, gosea, animaliak, eguraldia, hilabeteak eta asteko egunak gai errepikatuak eta ohikoak dira euskal atsotitzetan.
[aldatu] Adibideak
- "Iru andra dauzen etxean, gixona sobra"
- "Asto joan eta mando etorri"
- "Elur asko dan urtean garia, ta erle asko dogunean eztia"
- "Errementeriaren etxean zotza burduntzi"
- "Gizon alfer ta ordia, bere ta besteen ondagarria"
- "Orhiko xoriak Orhira laket"
- "Mila urte igarota, ura bere bidean"
[aldatu] Ikus, gainera
- "Atsotitzak" liburua
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Latinez) "Atsotitzak" (Gotzon Garate)
- (Ingelesez) Munduko atsotitzak
- (Ingelesez) Afrikako esaera zaharrak
- (Ingelesez) Txinako errefrauak