Aturri

Koordenatuak: 43°31′46″N 1°31′25″W / 43.529444444444°N 1.5236111111111°W / 43.529444444444; -1.5236111111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aturri
Adour (fr), Ador (oc)
Datu orokorrak
Garaiera5 m
MotaIbai nagusi
Luzera308 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°31′46″N 1°31′25″W / 43.529444444444°N 1.5236111111111°W / 43.529444444444; -1.5236111111111
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera16.912 km²
Arro hidrografikoaAdour basin (en) Itzuli
Ur-emaria350 m³/s
LakuakLac de Payolle (en) Itzuli
IturburuaLa Mongie
Bokalea
()
Ozeano Atlantikoa (Angelu
Tarnose)

Aturri[1] (frantsesez Adour, gaskoiz Ador) Piriniotan jaio (Pirinio Garaiak departamenduan), Landetatik igaro eta Lapurdiko Baiona hirian Ozeano Atlantikoa itsasoratzen den ibaia da.

Izena

Aturrik Baiona zeharkatuz

Euskarazko Aturri izena latinez Aturrus zen. Izenak iturri euskarazko hitza eta théron langedozierazko hitzarekin lotura du. Erro bera Frantziako Eure (Atura), Aar (Arura) edo Arroux (Aturauos) ibaietan omen dago.

Gaskoizko adour izenak «iturria» edo «ubidea» esan nahi du.

Historia

Antzina Atturri ibaia ez zen gaur egun itsasoratzen den lekua itsasoratzen Baionatik 40 kilometro inguru iparralderago baizik. Jatorriz Atturri ibaiak behin Baiona hiria atzean utzi eta 3 kilometrora iparralderuntz biratzen zuen eta 15 kilometro inguruz kostaldearekiko paraleloki zihoan, eta behin Capbreton udalerria igarota mendebalderuntz biratu eta urak Atlantikoan isurtzen dituen. Bernard Saint-Joursek (1877-1938) gaur egungo Capbretongo fosa antzina Atturri ibaia itsasoratzen zen jatorrizko bokalea zela frogatu zuen[2]. Halere, ur gehiena jatorrizko Capbreton inguruko bokalean itsasoratzen jarraitzen zuen. Iparralderago zihoan eta Vieux-Boucau-les-Bains inguruan itsasoratzen zen bigarren itsasadar bat ere sortu zen, horrek Baiona eta Capbreton arteko ibaiaren uren maila jaitsiarazi zuen. 1517an Vieux-Boucau-les-Bains eta Capbreton artean aldi baterako hirugarren itsasadar bat ere sortu zen, baina bere gisa itxi zen.

XV. mendearen amaieraldera ibaia Capbreton eremuan itsasoratzea zaildu egin zen, hortaz ibaiak piskanaka bere ibilbidea iparralderago luzatu eta gaur egungo Soustonseko aintzira inguruan itsasoratzen zen. Fenomeno bitxi honen eragileak itsasaldiak edota enbata itzelen bat, edota biak batera lirateke.

Baiona Frantziako Erresumara igarotzean portuaren arazoak larriak ziren, hiritik itsasorako nabigazioa zailtzen hasi baitzen, hortaz behin-betiko konponbide bat guztiz beharrezkoa zen. Hiriak lehenbizi Karlos VIII.a Frantziakoari eta ondoren Luis XII.a Frantziakoari indusketa lanak ahalik eta azkarren burutu zitezen eskatu zien, Atturri ibaiaren bokalea jatorrizko Capbreton eremuan itsasoratu zedin. Halere 1560ko hamarkadararte egoera bere hartan mantendu zen.

1572an Louis de Foix ingeniariaren zuzendaritzapean Bokale inguruan zegoen duna gerrikoaren indusketa lanei ekin zitzaion eta azkenik 1578an gaur egungo bokale artifiziala amaitu zen, Bokale udalerrian, garai hartan "Boucau Neuf" ("Bokale Berria") deitua.

Bizkaiko golkoko ur eta olatuek urtero bokale honen aurka milioi erdi tona hondar baina gehiago jaurti ohi dituzte, ondorioz eta 1960. urterarte eta bokaleko kanpo dikeak eraiki ziren arte Baionako barne portua aldika itxitxera derrigortua zegoen. Bost mende inguruko itsasoaren aurkako borroka etengabearen ondoren gaur egungo Baionako portua egotea ahalbideratu da.

Alboko Xibertako basoa ere XIX. mendean gizonaren eskuak landatutakoa da, jatorriz eremu honetan zeuden padurak idortzeko asmoz.

Geografia

Aturri Bigorra Garaiako Campan haranean sortzen da, hiru errekaren lotunean:

Hantxe hasten da bere 335 kilometroko ibilbidea. Ibaiak iparralderantz jotzen du ehun kilometrotan Pirinio Garaiak zeharkatuz eta Gerseraino. Hantxe, mendebalderantz egiten du Madirango mahastiak inguratuz. Behin Landetan hegoaldeko Chalosse eta iparraldeko Gaskoiniako Landak eskualdeak banatzen ditu.

Port-de-Lannen, Peirahoradatik gertu, Lavedan, Bearno eta Zuberoako urak lotzen zaizkio. Ahoa Bizkaiko golkoan du, Angelu eta Tarnos artean. Bokalea Capbretongo estuarioa sortzeko laguntzen du.

Ibaian oraindino angula, txitxardin eta izokinak daude (Salmo salar), Europako ibai bakarretako bat izanik.

Ibaiadarrak

Uhaldea Izena Eskualdea
Eskuinaldea Aturri Payollekoa Bigorra Garaia
Ezkerraldea Aturri Grippekoa Bigorra Garaia
Ezkerraldea Aturri Lesponnekoa Bigorra Garaia
Ezkerraldea Oussouet Bigorra Garaia
Ezkerraldea Échez Rivière-Basse
Eskuinaldea Estéous Rivière-Basse
Ezkerraldea Louet Rivière-Basse
Eskuinaldea Arros Rivière-Basse
Ezkerraldea Bergons Armagnac eta Vic-Bilh
Ezkerraldea Saget Armagnac eta Vic-Bilh
Ezkerraldea Léez Armagnac eta Vic-Bilh
Ezkerraldea Bahus Chalosse
Ezkerraldea Gabas Chalosse
Eskuinaldea Midouze Marzanako eskualdea
Ezkerraldea Louts Chalosse
Ezkerraldea Luy Chalosse
Ezkerraldea Gave Batua[3] Bearno
Ezkerraldea Biduze Ipar Euskal Herria
Ezkerraldea Arhan Ipar Euskal Herria
Ezkerraldea Ardanabia Ipar Euskal Herria
Ezkerraldea Errobi Ipar Euskal Herria

Hidrografia

Aturri Euskal Herria eta Frantziako ibai nagusienetariko bat da. Itsasoan ahoratzen dutenen artean, eskualdeko ibaien artean, emari handiena duena da, nahiz eta Dordoina eta Charente luzeagoak izan.

Menditsu motako ibaia, euri-elurreko erregimenekoa. Hona hemen urteko emaria, azpiarroez ikusita.

Azpiarroa Azalera
(km²)
Bataz-besteko
urteko emaria (m³/s)
Erdialdeko Iturri 5.780 64,2
Midouze 3.590 20,5
Bearnoko ibaiak 5.400 182
Euskal ibaiak 2.110

Ibai nabigagarria da bere ibilbidearen azken 75 kilometrotan.

Zeharkatzen dituen udalerri nagusiak

Galeria

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aturri Aldatu lotura Wikidatan