Atxabiribil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43°23′26″N 2°59′32″W / 43.39056°N 2.99222°W / 43.39056; -2.99222

Atxabiribil
Bandera Urdina sorosleak elbarrituentzako prestatuta eremu naturala
Ezaugarri orokorrak:
 - Non dago Sopela
 - Luzera
 - Batazbesteko Zabalera
 - Betetasun maila altua
 - Urbanizatze maila ertain-baxua
 - Pasealekua ez
Hondartza mota:
 - Hare mota
 - Bainuaren egoera ona
 - Hondartza nudista ez
Kirolak:
 - Surfa egiteko ona
 - Urpekaritza ez
 - Besterik korrika egiteko
Ingurumena:
 - Landaredia ez
 - Eremu babestua ez
 - Bandera urdina ez
Segurtasuna:
 - Zaintze taldea bai
 - Arrisku seinaleak bai
 - Hondartzainak bai
 - Udaltzaingoa bai
 - Ertzaintza bai
 - Sorosle taldea bai
Sarbideak:
 - Elbarrituentzako prestatuta ez
 - Sarbide Mota errepidez
 - Sarbide seinalizatua bai
Bestelako informazioa:
 - Taberna kopurua 4
 - Kanpina gertu
 - Herrigunerako distantzia 1,5 km

Atxabiribil Sopelako hondartza bat da. Arrietara hondartzaren eta la playa del carbón deitutako harrizko kala txiki baten artean dago. Herrigunetik nahiko urrun dago.

Eduki-taula

[aldatu] Ezaugarriak

Berez, Arrietararekin batera hondartza bakarra egiten du. Baina, haitz batek bitan banatzen dituenez eta, batez ere, auzo ezberdinetatik ailegatzen denez hondartza bakoitzera denboraren poderioz izen ezberdinak jaso dituzte. Atxabiribilek ekialdeko zatia (txikiagoa) osatzen du.

Arrietara (ezkerrean) eta Atxabiribil (eskubia) hondartzak banatzen dituzten haitzak.

Askotan Sopelako hondartza ere izaten da deitua. Sopelako harezko beste bi hondartzak, Barinatxe eta Arrietara, Larrabasterra auzotik gertuago daudelako.

Hondartza honek, askok bezala, zirkulu erdiaren forma dauka; baina alegiazko zirkulu honen erdian, uretan erdi murgildurik, Peñatxuri haitza dago. Haitz hau herriko sinbolo bat moduan ulertu daiteke, batez ere, hondartzara askotan joaten direnentzat. Izan ere, herriko surf talde zaharrenak Peñatxuri dauka izena.

[aldatu] Surfa

Hondartza honek, aipatutako beste biek ez bezala, ez dauka surf tradizio oso handia. Esan liteke Bizkaiko beste hondartza askorekin alderatuta tradizio handia daukala. Baina herriko besteekin konparatuta oso txikia da. Hau ez da olatuen kalitate txarren eraginagatik, baizik eta bertan egoten den jenteagatik. Atxabiribilen seme-alabekin dauden gurasoak izaten dira orokorrean eta horrek surfa zailtzen du.

Hondartzaren formak ere ur-kirolak zailtzen ditu. Bere forma borobiltsuaren eraginagatik itsaslabarretik itsasertzera leku handia dago, itsasertza bera estua izanik. Beraz, laku hain handi batean dauden bainu-hartzaile guztiak leku estuegian hartzen dute bainua, surfa eta beste joko eta kirol asko zailduz.

Atxabiribilgo hondartza 2010.ean

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak