Atxikipen molekula

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Atxikipen molekulak zelula mintzean aurkitzen diren eta atxikipen zelularrean zelula-zelula edo zelula-matrize estrazelularraren arteko loturan parten hartzen duten molekulak dira. Ingelesez CAM (Cell Adhesion Molecules) bezala ezagutzen dira.

Molekula hauek zelula mintzean daude eta hiru atal izaten dituzte: zitoeskeletoarekin elkarrekintzak izango dituen atal intrazelular bat, zelula mintzaren barruan dagoen atala eta beste atxikipen molekula batzuekin elkarrekintzak izango dituen atal estrazelular bat. Mota bereko atxikipen molekulekin ematen badira elkarrekintzak, lotura homofiloa dela esaten da eta bestela, lotura heterofiloa izango da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atxikipen molekula guztiek ezaugarri amankomunak dituzte:

  • Mintzarteko glukoproteinak dira. Alde hidrofoboen bidez mintzera loturik daude eta kate glukosilatuak gune estrazelularrerantz zabaltzen dira. Ezagumen eta atxikipen espezifikoaren erantzuleak dira.
  • Molekularen alde intrazitoplasmatikoak zitoeskelotoaren osagaietara lotzen dira modu ez zuzenean. Atxikipen molekulak eta zitoeskeletoa funtzionalki erlazionatuko dituztenak anklaia intrazelular proteinak dira.
  • Askotan kanpo seinaleak jaso eta zelula barnera bidaltzeko gai dira, alde intrazitoplasmatikoa transdukzio sistemekin lotuta baitago. Beraz, askotan hartzaile gisa jokatzen dute.
  • Atxikipen molekulen arteko lotura homofiloa zein heterofiloa izan daiteke, hau da, molekula berdinen zein desberdinen artean eman daiteke.
  • Zelula mintzean zehar mugi daitezke zelulen arteko kontaktu tokietan metatuz. Atxikipen prozesuetan parte har dezakete edo zelulen arteko loturen osagai egitural gisa jokatu.

Atxikipen molekula desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atxikipen molekulen artean daude: kaderinak, integrinak, immunoglobulinen familia eta selektinak.

Kaderinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ehunen egitura hirudimentsionala mantendu eta egonkortzen dute ainguratze loturak eratuz. Umekiaren garapenean garrantzitsuak dira, baita zelula eta ehunen desberdintzapenean ere.
  • Ehunen arkitektura mantendu eta antolatzen dute kaltzio menpeko lotura homofiloen bidez gehienetan. Katenina izeneko ainguratze intrazelular proteinetara lotzen dira.

Immunoglobulina familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia honetako molekula batzuk atxikipen molekula gisa jokatzen dute. Bereziki garrantzitsuak dira:

Integrinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere zelulak inguruneko matrize estrazelularrarekin lotzen dituzten molekulak dira. Ehun konektiboetako zelulen mintzetan oso ugariak dira.

Integrina terminoak molekula horiek zitoeskeleto eta matrize estrazelularraren arteko elkarrekintzak integratu edo akoplatzen dituztela esan nahi du. Elkarrekintza hauek beharrezkoak dira inguruneko matrizera lotu, bertan zabaldu edo bertatik mugitzeko. Horregatik, zelulen orientazio eta hazkuntzan garrantzitsuak dira.

  • Integrinek prozesu fisiologiko garrantzitsuetan parte hartzen dute: odol koagulazioan, leukozitoen ehunetaranzko migrazioan, zaurien sendaketan, hemidesmosomen eraketan...
  • Patologia batzuen garapenarekin ere erlazionatuta daude: odol biltzearen akats batzuekin, minbizi zelulek alboko ehunak inbaditzeko duten gaitasunarekin... Hori dela eta, industria farmazeutikoak integrina batzuen funtzioa ekiditeko farmakoen garapena ikertzen ari dira.

Selektinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste zelulen gainazalean karbohidrato taldeak espezifikoki ezagutu eta lotzen dituzten molekulak dira, Odoleko leukozitoek odoletik ehunetarantz migratzeko beharrezkoak dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atxikipen molekula Aldatu lotura Wikidatan