Auñamendiko eskualdea
- Artikulu hau eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Auñamendi (argipena).
|
Auñamendi |
|
|---|---|
| Azalera | 732,2 km² |
| Biztanleria | 5.114 (2010) |
| Dentsitatea | 6,98 bizt / km² |
| Udalerriak | Abaurregaina, Abaurrepea, Artzibar, Aria, Aribe, Auritz, Erroibar, Esteribar, Hiriberri, Garaioa, Garralda, Luzaide, Orbaizeta, Orbara, Orotz-Betelu eta Orreaga |
| Herririk handiena | Esteribar (2.022 biztanle) |
Auñamendiko eskualdea Nafarroako ipar-erdialdeko Piriniotako ibarrak hartzen dituena da, Nafarroa Behereko mugan.
Zonaldeari izena Auñamendi mendietatik ("Pirinioak") datorkio.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Baztan eta Nafarroa Beherea, hegoaldean Iruñerria eta Agoiz eta Irunberri aldeak, ekialdean Zaraitzu-Erronkari eta mendebaldean Ultzama aldea mugakide ditu eskualdeak.
[aldatu] Ibar eta udalerriak
Mendebaldetik ekialdera, Esteribar, Erroibar eta Artzibar ditugu, eta azken honetatik iparralderantz Orotz-Betelu, Auritz, Orreaga eta Luzaide udalerriak, azken hau Nafarroa Behereko mugan.
Eskualdeko ekialdean, azkenik, Aezkoa dago.
[aldatu] Euskara
Inguru honetan nafarreraren aldaerak diren esteribarrera eta erroibarrera ditugu, bai eta oraindik hiztun biziak dituen aezkera ere, ekialdeko nafarreraren aldaera berau.
[aldatu] Ikus, gainera
|
|||||||||||||||||||||||||