Auñemendiko lorea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Txomin Agirreren idazlanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Auñamendi (argipena).

Auñemendiko lorea[1] Txomin Agirrek idatzitako lana da, 1897. urtean "Euskalzale" egunkarian irten zen lehenengo aldiz eta urte bat geroago liburu moduan argitaratu zuten.

"Hasieran Riktrudis" deitzekoa zen, VII. mendean bizi izan zen izen bereko santa baten bizitza eta pasadizoak kontatzen baitizkigu. Kondairazko nobela hau ez zen iritsi "Kresala" eta "Garoa" eleberrien ezagupen mailara.

Liburua bizkaieraz idatzita dago; ondarrutarrez. Euskalkia denborarekin errespetatu egin da nahiz eta testua batuan ipintzen saiatu diren.

Fedea, aberria eta maitasuna dira lantzen dituen gaiak. Fedeari argia ematen dion protagonista “Riktrudis” da. Eleberria aurrera doan heinean, Riktrudis, kristau-ikono bihurtzen da. Gero aberria daukagu, hemen euskaldunen eta frankotarren arteko gatazkak kontatzen baitira. Maitasunari dagokionez, Portun eta Riktrudisen arteko hartu-emana kontatzen digu.

Istorioa VII. mendean gertatzen da, euskaldunak kristau bihurtzen direneko garaia. Riktrudis, Arnoldo eta Luzia euskaldunen alaba bakarra, Adalbaldo frankotarren dukearekin ezkondu eta senarraren lurraldeetan bizitzera doa. Dukea, erregearen aginduz euskaldunei bakea eskaintzera dator. Badu, ordea, etsai handi bat euskaldunen artean, frankotarrekiko gorrotoa ahal duen gehien pizten saiatzen dena: Portun.

Portun, Riktrudisekin maitemindurik zegoen. Neskatxak haren maitasunari ez dio erantzunik eman nahi. Portunek, aitzitik, ez du atzera egiten bere nahiean eta behin eta berriro saiatzen da. Horregatik dukea hiltzen du. Riktrudisek senarraren heriotzaren berri duenean, hiltzailea barka dezaten eskatu eta gero moja sartzen da.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak