Audi R8
| Ekoizlea | quattro GmbH |
|---|---|
| Ekoizpena | 2006–egun, 9.945 2008ko amaieran |
| Ekoizpen lekuak | Neckarsulm, Alemania |
| Segmentua | Deportibo |
| Karrozeria | 2 ateko coupe (2007) 2 ateko spyder (2009) |
| Motorra | 4.2 L FSI V8, 2×DOHC; 5.2 L FSI V10, 2×DOHC |
| Abiadura-kaxa | 6 abiadurazko eskukoa 7 abiadurazko R-Tronic |
| Bataila | 2,650 |
| Luzera | V8 Coupé: 4,431 V10 Coupé: 4,435 V10 Spyder: 4,434 |
| Zabalera | V8 Coupé & V10 Spyder: 1,904 V10 Coupé: 1,930 |
| Altuera | V8 Coupé: 1,249 V10 Coupé: 1,252 V10 Spyder: 1,244 |
| Pisua | V8 Coupé: 1560-1565 V10 Coupé: 1620-1625 V10 Spyder: 1720-1725 |
| Harremanak | Audi RSQ Audi Le Mans quattro |
| Diseinatzailea | Tom Manallack, Ludwig Besselhoff |
Audi R8 2007 urtetik saltzen den superdeportibo bat da, Audi kotxe eraikitzen dituen etxea sortuta. Hiru urte lehenago Audi Le Mans quattro aurkeztu ondoren, R8 modeloa aurkeztu zuten Parisko automobilaren saloian 2006. urtean. Modelo hau Ferrari 458 Italia, Lamborghini Gallardo eta Porsche 911 Turbo dauzka konpetidore bezala.
[aldatu] Diseinua
R8 kotxea diseinatzeko modelo bezala Auto Union Tipo C erabili zuten. Karrozeria osoa aluminioz eraikia dago. Aireko hartunea ez da bakarrik elementu estilistiko bat, baizik eta kotxearen aerodinamismoa hobetzeko laguntzen du eta motorra errefrigeratzeko.
Buztana muturra baino zabalagoa da, Lamborghini Countach bezala, Volkswagen taldean ere badagoena. Gainera Europan dagoen aurreko optiketan sistema LED daukan lehen ibilgailua da, honek argitzeko modu asko izatea uzten dio eta horrek diseinatzaileei posibilitateak eman zizkioten barruko muturraren formaren diseinuarekin jolasteko.
[aldatu] Barrualdea
Bidaiari-lekuaren arkitektura gidatzaileari orientatuta dago. Bolantea, edozein kirol-kotxe berri bezala bere beheko partea sudurmotza da, bide bakarra delako hankak tokia emateko. Diseinua konbinatzen ditu modernotasuna eta toke retro batzuk. Tapizatua larruzkoa da, jarleku bereziak eskatu ahal dira quattro Gmbh enpresak garatutakoak. Jarlekuen atzean espazio txiki bat dago 100 litrotako gaitasunarekin, poltsak gordetzeko, diseinatzaileek esan duten bezala, golf makilez betetako bi poltsa sartzen dira.
[aldatu] Kanpo loturak