August Heinrich Hoffmann von Fallersleben
August Heinrich Hoffmann von Fallersleben (Lüneburg, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Alemania—, 1798 - Westfalia, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Alemania—, 1874) alemanezko olerkari eta filologoa izan zen.
Aleman hizkuntza eta literaturako irakasle izan zen Breslaun (1823). Filologia-lanak idatzi ondoren, olerki satirikoak argitaratu zituen: Unpolitischen Lieder (1840-1841, Kantu apolitikoak). Poema haiek zirela eta, kargua kendu zioten, administrazioari irain egiten ziolako. Alemaniarren batasunaren aldeko sutsua, Hoffmann ezagunagoa da bere 37 Lieder für das junge Deutschland (1843, 37 kantu Alemania gaztearentzat) bildumagatik, batez ere haietarikoa den Deutschland, Deutschland über alles (Alemania, Alemania ororen gainetik) olerkiarengatik, hura izan baitzen, Franz Joseph Haydnen musikaz lagundurik, Alemaniako ereserkia Hitlerren III. Reicharen garaian. Gaur egun, ahapaldi hori kenduta, beste guztiak ditu Alemaniako ereserkiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.