August Weismann

Wikipedia, Entziklopedia askea
August Weismann.

August Weismann (Frankfurt, Alemania, 1834ko urtarrilaren 17a - Friburgo, Alemania, 1914ko azaroaren 5a) alemaniar biologoa izan zen.

Biografia

Friburgo Breisgauko Unibertsitateko irakasle eta errektoreordea izan zen. Herentziari eta hazierari buruzko lanak egin zituen, batez ere, eta genetikaren aitzindarietako bat izan zen. Organismo guztien zeluletan belaunaldi batetik bestera herentziaz transmititzen den zerbait badela zioen. Weismannen arabera, jaiotzetikoak ez diren ezaugarriak ez dira herentziaz transmititzen, baina organismoen zelula batzuen plasman bada belaunaldi batetik bestera igarotzen den informazioa; zelula horien zatiketa gertatzean hurrengo belaunaldiko bi zelulen plasman aurrekoaren plasmaren nukleoaren erdia agertzen dela zioen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: August Weismann Aldatu lotura Wikidatan