August Wilhelm von Hofmann
Wikipedia(e)tik
August Wilhelm von Hofmann (Giessen, Alemania, 1818 - Berlin, Alemania, 1892) alemaniar kimikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Londresko Kimika Eskolako zuzendaria eta Berlingo unibertsitateko irakasle izan zen. Bonnen eta Berlinen laborategiak antolatu zituen. Kimika organikoari buruzko lanak egin zituen. Bentzenoa eta anilina bakartu zituen harrikatzaren alkaternatik.
Beste lanen artean, amidak amina bihurtzeko prozesua (Hofmannen erreakzioa) eta lurrundura-dentsitateen bitartez isurkarien pisu molekularra lortu ahal izateko metodoa asmatu zituen.
Alemaniako Kimika Elkartearen sortzaileetako bat izan zen (1867).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.