Augusta (Georgia)
|
Augusta |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Konderria | Richmond |
| Koordenatuak | 33°28′12″N 81°58′30″W / 33.47000°N 81.97500°WKoordenatuak: 33°28′12″N 81°58′30″W / 33.47000°N 81.97500°W |
| Eremua | 793 km2 |
| Biztanleria | 196,494 bizt. (2011) |
| Dentsitatea | 0,25 bizt./km² |
| Sorrera | 1736 |
| http://www.augustaga.gov/ | |
Augusta Ameriketako Estatu Batuetako Georgia estatuko hiria da, Richmond konderrikoa. Savannah ibaiaren ertzean dago, Hego Carolinarekin mugan.
Augusta National Golf Club taldea Augustakoa da, eta hirian jokatzen da munduko golf txapelketa garrantzitsuenetariko bat, The Masters delakoa. Negu-kiroletako estazio famatua ere bada, oso ondo komunikatuta.
Kotoi-ekoizle handiak dira Augustan, eta ontzigintza-gune garrantzitsua dago hirian. Inguruko lurretan kotoia, artoa, kakahuetea, frutak eta barazkiak hartzen dira. Industrian ere gai asko lantzen dituzte: haragia, irina, adreiluak, egurra, teilak, ehunak, ongarriak, papera eta makinak, esate baterako. Inguruetan Energia Atomikoaren Batzordeak instalazioak ditu.
Historia[aldatu]
Augusta 1735. urtean sortu zuten, gotorlekua eta mugako merkataritza-gune gisa.