Auguste Galland

Wikipedia, Entziklopedia askea

Auguste Galland Nafarroa Behereko politikaria izan zen, Auguste Galland zaharraren semea (XVII. mendea). Bere aitaren lekua hartu zuen 1641. urtean; Mémoires pour l´histoire de Navarre et de Flandre izeneko liburua idatzi zuen (1648, Nafarroako eta Flandriako historiarako oharrak). Nafarroako eta Frantziako koroen batasunari buruzko xehetasunak eskaini zituen Gallandek liburu hartan.

Erreferentziak