Augusto II.a Poloniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Augusto II.a Poloniakoa, Sendoa

Augusto II.a Poloniakoa edo Augusto II.a Sendoa (alemanez, August II der Starke; polonieraz, August II Mocny), Federiko Augusto I.a izenarekin ere ezaguna (Dresde, 1670 - Varsovia, 1733) Saxoniako hautesle (1694-1733) eta Poloniako errege (1697-1733) izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Augusto Dresden jaio zen, 1670ean, eta Joan Jorge III.a Saxoniakoaren semea zen. Anaia hil ondoren, Saxoniako hautesle egin zen. Katoliko egiten da Joan III.a Sobieski erregea hil ondoren, Poloniako errege izan ahal izateko. Horrela, 1697an, szlachta delakoak Polonia-Lituaniako errege izendatu zuen; horrek Errusia eta Suediarekiko etsaitasuna ekartzen dio. Erreforma politikoak egiteari ekin zion; besteak beste, Polonian dinastia sortzeko ideia bultzatu zuen, horrela tradiziozko monarkia hautatzailea alde batera utzi nahi baitzuen. Ordura arte, szlachta delakoak edo aristokrazia poloniarrak erabakitzen zuen zein izango zen hurrengo erregea.

Haren erreforma-nahiak bertan behera geratu ziren 1701ean, Iparraldeko Gerra Handia hasi zenean. Gerra horretan Polonia Danimarkarekin elkartu zen, Suediaren aurka egiteko. Poloniako tropek porrot handiak izan zituzten, gerra hasi eta berehala, eta, 1706an, Augusto erregetzatik kendu eta haren ordez Estanislao I.a Leszczynski Suediaren aldekoa jarri zuten. Poltavako Guduaren ondoren, errusiarrek suediarrak garaitu ondoren, berreskuratu zuen tronua.

Tronura itzulita gero ere, jarraitu zuen Polonia-Lituanian szlachta delakoen pribilegioak gutxitu eta absolutismo erreala jartzeko ahaleginekin. Bi urteko benetako gerra zibilaren ondoren, amore eman behar izan zuen, eta szlachta delakoek beren pribilegioak berreskuratzea onartu behar izan zuen.

Augusto II.ak errege izaten segitu zuen, eta arteak eta zientziak bultzatu zituen. Varsovian hil zen, 1733an.

Ondorengotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristina Eberhardina Brandeburgokoarekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuten, Augusto III.a. Emaztea ez zen katolizismora bihurtu, eta bere fede protestanteari eutsi zion. Maitale asko izan zituen Augusto II.ak, eta ezkontzaz kanpoko zortzi seme-alaba izan zituen; horien arten, Maurizio Saxoaniakoa.

Mezenasa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazte zela, Augustok Versallesko jauregia bisitatu zuen, eta gertaera horrek orientatu zuen Estatua gobernatzeko hark zuen modua. Dresde, hiriburua, Europako hiri ederrenetako bat izatea lortu zuen. Musikari handiez osatutako kapera bat zuen.

Ikus, halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Augusto II.a Poloniakoa Aldatu lotura Wikidatan