Augusto Monterroso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Augusto Monterroso
Datu pertsonalak
Izen osoa Augusto Monterroso Bonilla
Jaio 1921eko abenduak 21
Tegucigalpa (Honduras)
Hil 2003ko otsailak 7
Mexiko Hiria (Mexiko)

Augusto Monterroso (Tegucigalpa, 1921eko abenduaren 21a - Mexiko Hiria, 2003ko otsailaren 7a) guatemalar hiritartasuna hartu zuen Hondurasko idazlea izan zen. Ospe handia lortu zuen kontakizun laburrei esker. 2000an Letren Asturiasko Printzea saria eman zioten[1]

Biografia

Amelia Bonilla hondurastarraren eta Vicente Monterroso guatemalarraren semea zen. Tegucigalpan jaio arren, haurtzaroa eta gaztaroa Guatemalan igaro zituen[1]. 1944. urtetik aurrera Mexikora joan zen bizitzera, arazo politikoengatik. Gazte-gaztetandik hasi zen politikan lanean. Guatemalako intelektualen kezkak kaleratzen zituen Acento aldizkaria sortu zuen kideetako bat izan zen.

1959an hasi zen bere lanak argitaratzen, erbestealdian zela hain zuzen ere. Obras completas (y otros cuentos) («Lan osoak (eta beste ipuin batzuk») izan zen lehenengo lana, jadanik Monterrosoren eleberrien ezaugarri orokorrak erakusten dituena: zehatza, erraza, eskuragarria. Garrantzizko beste lan batzuk La oveja negra y demás fábulas (1969, «Ardi beltza eta beste fabula batzuk»), Movimiento perpetuo (1972, «Mugimendu etengabea») eta Lo demás es silencio (1978, «Gainerakoa isiltasuna da»).

Baditu zenbait lan ezin sailka daitezkeenak, literatura-gogoetaren alorraren hurbilekoak, sormenaz eta fantasiaz beteak: La letra e: fragmentos de un diario (1987, «E letra: egunkari baten zatiak»), Viaje al centro de la fábula (1981, «Bidaia fabularen zentrora»), La palabra mágica (1983, «Hitz magikoa»). 1996an Juan Rulfo saria irabazi zuen, eta Cuentos, fábulas y lo demás es silencio («Ipuinak, fabulak eta gainerakoa isiltasuna da») lanean fikziozko bere lanak bildu zituen.

Bitartekari lanetan aritu zen Guatemalako gobernuaren eta gerrilla iraultzailearen artean. Cuando despertó, el dinosaurio todavía estaba allí («Esnatu zenean, dinosaurua hantxe kieto zegoen artean») ipuina[2], literaturako kontakizun laburrentzat hartzen da.

Obra

Erreferentziak

  1. a b Augusto Monterroso Centro Virtual Cervantes. Cvc.cervantes.es
  2. Augusto MONTERROSO: Dinosaurarena Euskaratzailea: Gerardo Markuleta. Historio hiperlaburrak. Milabidai, Erein, 1995. Armiarma.com

Kanpo loturak