Augusto Pérez Garmendia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Augusto Pérez Garmendia (Tafalla, 1899 - Iruñea, 1936), Gerra Zibilean parte hartu zuen komandantea izan zen, 1936an Donostiako Aginte Nagusiaren komandantea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ofizialki, bere postua Oviedon zegoenez, Asturiasera joatea eskatu zuen altxamendua ezagutu eta berehala[1]. Hala ere, Gipuzkoako Gobernadore Zibilak eskatu zion Euskal Herrian geratzea Errepublikari fidelak ziren militar profesional gutxi zituztelako.

Donostian armarik eta muniziorik ez zegoenez, 1936ko uztailaren 21an Gasteiza joateko 60 ibilgailuko espedizioa prestatu zuen[2], bertan Camilo Alonso Vega teniente-koronela altxatu zelako. Altxatuak menperatzeko eta armaz hornitzeko espedizio honetan, Bizkaitik ateratako Joaquín Vidal Munarrizen laguntza izan zuen. Bidean Loiolan koarteleraturiko artilleria eta ingeniarien laguntza izatea espero bazuen ere, José Vallespín Cobián teniente-koronelaren agindupean kuartela altxatu zen. Arrasatetik infanteria zutabea bildu eta Eibarrerantz jo zuen bertan armak eta milizianoak lortzeko. Donostiara itzultzea erabaki eta errepublikarrek Bilbotik Gasteiz konkistatzeko beste espedizio bat prestatu behar izan zuten.

Uztailaren 22an Donostian sartu eta hurrengo egunean Loiolako kuartela eta altxatuek harturiko beste eraikinak berreskuratu zituen. Hortik Oiartzun aldera jo, hantxe frankistek uztailaren 28an zauritu eta harrapatu zuten[1]. Iruñera bidalia, zenbait egun geroago hil zen zaindu ez zizkioten zauriez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]