Augusto Pinochet
Wikipedia(e)tik
Augusto José Ramón Pinochet Ugarte (Valparaiso, 1915eko azaroaren 25- Providencia, Santiagoko metropoli-eskualdea, 2006ko abenduaren 10) militarra eta Txileko agintari gorena izan zen.
Estatu-kolpe baten bidez, Salvador Allende presidente demokratikoa hil zuen eta agintean haren ordez ipini 1973ko irailaren 11n, AEBetako CIA agentziaren laguntzaz. Haren diktadurak 1990eko martxoaren 11 arte iraun zuen, Patricio Aylwin Txileko presidente izan arte.
Pinocheten agintepean, herriak errepresio-urte odoltsuak jasan behar zituen. Rettig izeneko txostenaren arabera, haren erregimenaren 17 urte beltz hartan, 1.151 lagun hil ziren eta 979 atxilotu eta desagertu.
1986ko irailean atentatu bat egin zioten, ustez FPMR (Frente Patriótico Manuel Rodríguez) izeneko taldekideek, baina zauri arinak baino ez zituen izan.
1999ko martxoaren 24an, epaia egin zioten Erresuma Batuan, 1998ko urriaren 16an atxilotuta egon ondoren. Gaixorik zegoelako aitzakiaz, prozesua luzea eta korapilotsua izan zen. Azkenean, Txilen bertan hasi ziren haren kontra egiteko izapideak. 2006ko urtarrilaren 20an, lege-haustea leporatu zioten torturengatik, historian lehenengo aldiz.

