Augusto d'Halmar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Augusto d'Halmar

(Jaiotza-izena: Augusto Goemine Thomson) Txileko poeta, eleberrigilea eta diplomatikoa (Santiago, 1882 - Santiago, 1950). La tarde eta La ley egunkarietako artikulugilea izan zen, eta bere zuzendaritzapean egon zen Luz y sombra aldizkaria. Txileko kontsula izan zen hogeita zazpi urtez (Calcutta, Madril, Paris, Londres, Amsterdam, Kairo, Istanbul, Peru). Txileko Idazleen Elkarteko lehendakaria izan zen, eta Literatura Sari Nazionala jaso zuen 1942. urtean. Eleberri nagusiak: Juana Lucero (1902), La sombra del humo en el espejo (1924), Pasión y muerte del cura Deusto (1924), Capitanes sin barco (1934), Los alucinados (1935) eta Gatita (1935). Bereak dira, halaber, ondorengo poesiak: Cuatro evangelios en uno eta Poemas para canciones (1942).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]