Aukera-arrazoi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estatistikan, aukera-arrazoia, 2x2 kontingentzia taula baterako, bi aldagai dikotomikoen arteko asoziazioa edo lotura neurtzen duen estatistiko edo neurri bat da, saiakuntza zientifikoetan, epidemiologian gehien bat, mendeko aldagai bati buruz ustezko faktore edo tratamendu baten eragin maila aztertzeko erabiltzen dena.

Kalkulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2x2 kontingentzia taula hau eratu da, 180 pertsonekin botika batekin egindako saiakuntza bat eginik, botikak jasaten duten gaixotasuna arintzeko balio izan duen edo ez aztertu ondoren:

arindu ez arindu
botika hartu 60 45
botika ez hartu 30 45

Tratamendu ezberdinetarako momioak kalkulatzen dira, gaixotasuna arintze aldera:

M_{arindu}(botika\ hartu)=\frac{\frac{60}{90}}{\frac{30}{90}}=2
M_{arindu}(botika\ ez\ hartu)=\frac{\frac{45}{90}}{\frac{45}{90}}=1

Azkenik, momioen arrazoia kalkulatzen da:

MA_{arindu}(botika\ hartu)=\frac{M_{arindu}(botika\ hartu)}{M_{arindu}(botika\ ez\ hartu)}=\frac{2}{1}=2

Interpretazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendu baterako aukera-arrazoia zenbat eta handiagoa, tratamendu horren eragina nabariagoa da. Arrazoia 1 denean, tratamenduak ez du inongo eraginik eta bi aldagaiak erabat independenteak direla esan daiteke. 1 baino handiagoa denean, tratamenduak eragin positiboa du aukeratu den ondoriorako eta eragin positiboa hau orduan eta nabariagoa izango da, aukera-arrazoia zenbat eta handiagoa izan. 1 baino txikiagoa denean, tratamenduak eragin negatiboa du aukeratu den ondoriorako.

Arestiko adibidean, arintze aldera botika hartzaren momio arrazoia 2 denez, botika hartzeak gaixotasuna arintzearen alde jokatzen duela egiaztatzen da. Zehatzago, botika hartu dutenetan gaixotasuna arintzeko aukerak (edo zehatzago momioa) botika hartu ez dutenetan bi halako direla esan daiteke.