Aureolus Aragoikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aureolus (? - 809) Aragoiko lehendabiziko kondea (802 - 809) edo frankoen buruzagia Aragoin izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

798 eta 802 frankoek eskualdean zegoen anarkia aprobetxatu eta marka bat ezarri zuten. 798an Zaragozan Bahlul ibn Marzuqek Kordobako emirerriaren aurka matxinatu eta 800an Banu Salamaren eskutan zegoen Huesca kon konkistatu zuen. 801an emirrak Amrus ibn Yusuf jeneral huescatarrak bidali eta Zaragoza eta Huesca berreskuratu zituen. Bahlul Pallars Jussàra ihes egin eta Jalaf ibn Rashidek bere laguntzaileak 802an erail zuen.

Egoera aprobetxatuz, frankoek Jaka eta beste gotorleku eta Aureolus Périgueauxekoaren semea zen Aureolus comes edo konde izendatu zuten. Titulua frankoek jarritako izena besterik ez edo Sobrarbe inguruan benetako jauna bazen esatea zaila da, iturri bakarra "Annales Regni Francorum" delako.

809an hil zenean, frankoek Aznar I.a Galindez jarri zuten oinordeko.


Aurrekoa
Lehendabizikoa
Aragoiko kondea
802 - 809
Ondorengoa
Aznar I.a Galindez