Aurignaciar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Historiaurreko aroak
Pleistozenoa

Paleolitoa

Behe Paleolitoa
Olduwaiar kultura
Abbevilliar kultura
Acheulear kultura
Erdi Paleolitoa
Mousteriar kultura
Goi Paleolitoa
Châtelperroniar kultura
Aurignaciar kultura
Gravettiar kultura
Solutrear kultura
Magdaleniar kultura
Holozenoa
Mesolitoa eta Epipaleolitoa
Aziliar kultura
Kebarar kultura
Natufiar kultura
Neolitoa
Halafiar kultura
Hassun kultura
Ubaid kultura
Uruk kultura
Kalkolitoa
Kurgan kultura
Brontze Aroa
Behe Brontze Aroa
Erdi Brontze Aroa
Goi Brontze Aroa
Burdin Aroa
Hallstatt kultura
La Tene kultura

Aurignaciarra Goi Paleolitoko kultura zen, Europa eta Asia hego-mendebaldean kokatua. Duela 38.000 urte gutxi gora-behera garatu zen, Musteriarra eta beste toki batzuetan Châtelperroniarra ordeztu zuen, Goi Paleolitoaren hasieran. Garai horri Aurignac Aldia deritzo eta 3. Isotopoar Estadioan zehar garatu zen (O.I.S. 3).

Aurignaciarra, garapen tokira, kanpotik etorri zen, beharbada, Ekialdetik Mendebaldera hedatuz Europan zehar, adituak, jatorrian ados jartzen ez diren arren.

Faseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehoi gizona, Hohlenstein-Stadel leizean aurkitua (K. a. 30.000 inguru), munduko animalia antropomorfiko figuratxo zaharrena.
  • Trantsiziozko aurignaciarra (beste egile batzuek amaierako mustiertartzat hartzen dute)
  • Aurignaciar arkaikoa
  • ProtoAurignaciarra
  • Aurignaciarr klasikoa

Aurignaciarraren klimak glaziazio baldintzetarako joera zuen, zurruntasun klimatikoko hotz muturrekin eta ezegonkortasun askorekin (klimak hobera eta okerrera egiten zuen tarte oso laburretan, ehun urte baino gutxiagoan).

Aurignaciarra, bi norabidetan doan xafla industria bategatik bereizten da: alde batetik, xafla handien industria, horietako batzuk sendoak, eta, beste alde batetik, xafla txikiagoen industriagatik. Ez da ohiz kanpokoa, kalitate gutxiagoko materialetan tailaturiko harri puska sendoekin lagundua egotea, "azaleko" tresneria bezala. Tipologikoki, xaflen ugaritasuna nabarmen daiteke ukitu ezkatatsu zabal eta indartsuekin, arraspa karenatu, buril fazetatu eta ukitu erdimalkartsuko zaflatxoekin.

Hezur industriari dagokionez, honako hauek nabarmendu behar dira: tresna kirtenak, lisagailuak eta ehizarako puntak, azagaia deiturikoak. Azken hauetatik, hiru mota ezberdin daude:

  • Oinarri arrakalatuko azagaiak
  • Oinarri osoko azagaiak
  • Oinarri lantzertutako azagaiak, hezurrean edo orein adarrean.

Aztarnategietan, puntzoi, zizel, bastoi zulatu eta hagatxo biselatuak ere aurkitu dira.

Tresnak hezurrean egiteko teknika berriak agertzen dira, harearriarekin leunketa eta beste urradura forma batzuk bezala. Aztarnategi aurignaciarretan aurkitu diren animalia arrastoen kopuru handiak, ehizan oinarritutako ekonomia bat adierazten du. Arte mugikorra garatu zen, non, irudikapenak, orokorrean, animalia formenak diren, bolian eginak, mamut irudiak nabarmentzen direlarik.

Mendebaldeko Europari dagokionez, ez da aurignaciar lurperaketarik ezagutzen. Badago antzekotasunik, baina, Mediterraneo eta Europa ekialdean, aurignaciar kronologiaren barnean. Lurperaketa haiek, behar bezala antolatuak daude. Banakako lurperaketak dira, hauen arrastoak, bizilekuetan edo bizilekuetatik gertu aurkitu direlarik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura honetan nabarmentzen direnak, arraspa sendoak, batzuetan sukarri bloke txikietan tailatuak eta bat edo bi ertzetan ukitutako orriak dira, muturrean arraspak dituztenak, kasu askotan. Atzealde jaitsitako tresnak desagertzen dira, beranak tamaina ezberdinekoak dira, mutur ahulekoak. Hezurrezko tresneria ugariagoa da: puntak, puntzoiak...

Aurkikuntza nabarmengarrienak, sukarrizko orri makurrak dira, hezur eta zurarentzako arraspak, zulodun hegazti hezurrak (musika tresna izan litekeena), hezurrezko eta bolizko objektu ezberdinak, koloragarri bezala erabilitako okrea, orein, otso, azeri eta hiena hortzez eginiko belarritakoak, eta zulatutako maskorrak (beharbada kuttun edo tribu adierazgarri bezala erabiliak).

Bere azken fasean, batzuetan arkututako beranak garatu eta ukitutako orriak desagertzen dira. Azagaien hezurrezko muturrak, sekzio borobilekoak eta ondoren oinarri lantzerka izatera pasatzen dira. Bere azken fasean grabatua agertzen da eta bere garapenean ugaltzen da.

Frantzia, Belgika, Kantabriar eskualdea, Euskal Herria, Katalunia eta Ingalaterratik hedatu zen.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aurignaciar Aldatu lotura Wikidatan