Sri Aurobindo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aurobindo Ghose.
rahmenlos
rahmenlos

Aurobindo Ghose edo Ghosh, bengaleraz: অরবিন্দ ঘোষ Ôrobindo Ghosh, Sri Aurobindo ere deitua (Kalkuta, Britainiar Inperioa, gaur egun India, 1872ko abuztuaren 15a - Puducherry, India, 1950eko abenduaren 5a) Indiako filosofoa izan zen.

Biografia

Ikasketak Britainia Handian egin zituen. Hezkuntza Kontseilu Nazionaleko buru Kalkutan, kargua utzi zuen politikan sartzeko, eta mugimendu abertzalearen buruzagi bilakatu zen (1906-1910). Ingeles eta bengalerazko zenbait egunkari zuzendu zituen. Jazarpenak jasan ondoren, yogari ekin zion, eta eskola bat ireki zuen Puducherryn, erlijioen sintesi unibertsala lortu nahiz (1914).

Aurobindoren irakaspenak eragin sakona izan du egungo Indiako izpirituan. Haren pentsamenduak mendebaldearen eta ekialdearen arteko lotura izan nahi zuen. Aurobindok ingelesez eta bengaleraz idatzitako liburuek arrakasta handia izan zuten mundu osoan: Ikuspenak eta pentsamenduak, Jainkozko bizitza, Yogaren sintesia, Bhagavad-gitaren gainean eta abar.

Jarraitzaile asko izanik, 1926an ashram bat sortu zuen (monasterio antzekoa), gero eta interes handiagoa piztu duena.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sri Aurobindo Aldatu lotura Wikidatan