Australia (2008ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:47, 24 urtarrila 2016

Australia 2008ko Baz Luhrmann australiar zinema zuzendariaren epika-drama filma bat da. Bertan, Nicole Kidman, Hugh Jackman, David Wenham, Bryan Brown eta Brandon Walters aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

1939. urtea. Lady Sarah Ashley (Nicole Kidman), ingeles aristokrata txolin eta funtsik gabekoa da. Bere maitasun eta haurrik gabeko ezkontzak bere zalditegiaz ez beste guztiaz gabetu du. Bere senarra desleiala dela konbentzituta, Sarah bere senarra buruz-buru ikusteko asmoz Londres hiritik Australiako Darwin hirira bidaiatuko du. Berta, bere gida Outback eremuan bizi den Drover (Hugh Jackman) izeneko abeltzaina izango da, Sarah fina den adina Droker zakarra delarik. Bien arteko ezinikusi handia Sarah Nullah (Brandon Walters) mutiko aborigen umezurtzaz arduratzen denean arinduz joango da, azkenean bien arteko maitasuna piztuko delarik.

Aktoreak

Kanpo loturak