Australopithecus garhi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Australopithecus garhi


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Familia: Hominidae
Azpifamilia: Homininae
Generoa: Australopithecus
Espeziea: A. garhi
Asfaw et al., 1999

Australopithecus garhi Australopithecus generoko espeziea da. Garhi izenak Ethiopiarrez ustekabea esan nahi du. Izan ere hori izan baitzen 1996an Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko Tim White eta Berhane Asfaw ikerlarien agindupean zeuden 40 zientzialariek sentitu zutena.

Gaur egun desertua den Awash ibaiaren erdialdean aurkitu zituzten izaki berri honen aztarnak eta eboluzioaren katerako oso garrantzitsua izan zen, uste baita Australopithecus afarensis eta Homo habilisaren artean falta zen koska dela.

Espezie honek beso eta hanka luzeak zituen, eta gaur egungo gizakiaren antz handiagoa zuen tximuarena baino. Harrizko tresnak erabiltzen lehenak izan ziren hezurrak apurtzeko, haragia zatitzeko eta ehizatutako animaliak larrutzeko erabiltzen zituzten.

Aurkikuntzan aipatutako hominidoaz gain zatitutako hainbat animaliaren hezur eta haragi zatituak aurkitu ziren. Hezurrak zartatuak zituzten, seguraski tuetanoa ateratzeko apurtuak.

Bibliografia [aldatu]

  • Berhane Asfaw, Tim White, Owen Lovejoy, Bruce Latimer, Scott Simpson, Gen Suwa: Australopithecus garhi: A New Species of Hominid From Ethiopia. Science 284, 1999, pp. 629–635, DOI|10.1126/science.284.5414.629, cas.bellarmine.edu