Austriako futbol liga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Austriako Bundesliga
Sorrera 1974
Eremua Austria Austria
Parte hartzaileak 10
Garaipen gehien Rapid Viena (32)
2014ko Txapelduna Red Bull Salzburg
Webgune ofiziala
Rapid Viena eta Austria Vienaren arteko partida elurpean.
Red Bull Salzburg 2007ko liga garaipena ospatzen.
Rapid Vienaren estadioa eta zaleak.
Wacker Innsbruck taldeko jokalariak gola ospatzen.

Austriako futbol liga (alemanieraz Österreichische Fußball-Bundesliga) Austrian jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. 1912an hasi zen jokatzen eta hiriburuko taldeak izan dira nagusi, Rapid Viena (32 garaipen) eta Austria Viena (24).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbola 1890tik aurrera jokatu izan da austrian. 1900an Vienan Kopa txapelketa antolatu zen, Neues Wiener Tagblatt Pokal, liga formatoan jokatzen zena. Benetako liga 1911ean sortu zen eta 1. Klasse (Lehen maila) izena izan zuen. Viena inguruko taldeek (Austria Beherea) hartzen zuten parte. 1924ean profesionalismoa iritsi eta liga ere egokitu egin zen. Ez zen 1937 urterarte beste probintziatako talderik arituko Austriako ligan.

Hala ere 1938an alemaniarrek Austria inbaditzean futbol liga ere Alemaniako Bundesligaren barnean gelditu zen. Austrian Gauliga Ostmark liga amateurra osatu zen eta bertako txapeldunak gainontzeko Alemaniako txapelketa probintzialetako irabazleeekin batera Bundesligako play-offak jokatzen zituen. 1941ean Rapid Vienak Alemaniako Bundesliga irabazi zuen. Gaur egun Austriako txapelduna Gauliga Ostmark txapelketaren irabazlea kontsideratzen da.

Bigarren Mundu Gerra amaitzean berriz ere Austriako txapelketa itzuli zen 1949an Staatsliga A izena hartuz Austria osoko taldeak barneratzen zituena. 1965ean izena aldatu zuen berriz Nationalliga bihurtu zelarik. Azkenik 1974ean gaur egungo Bundesliga sortu zen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako txapelketak (1912-1938)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea
1912 Rapid Viena
1913 Rapid Viena
1914 Wiener AF
1915 Wiener AC
1916 Rapid Viena
1917 Rapid Viena
1918 Floridsdorfer AC
1919 Rapid Viena
1920 Rapid Viena
1921 Rapid Viena
1922 Wiener Sportclub
1923 Rapid Viena
1924 Amateure (Austria Viena)
1925 Hakoah Viena
1926 Amateure (Austria Viena)
1927 Admira Wacker
1928 Admira Wacker
1929 Rapid Viena
1930 Rapid Viena
1931 First Viena
1932 Admira Wacker
1933 First Viena
1934 Admira Wacker
1935 Rapid Viena
1936 Admira Wacker
1937 Admira Wacker

Alemaniaren barnean (1939-1944)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea
1938 Rapid Viena
1939 Admira Wacker
1940 Rapid Viena
1941 Rapid Viena
1942 First Viena
1943 First Viena
1944 First Viena

Gerra ondorengo txapelketak (1945-1974)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea
1945 Rapid Viena
1946 Rapid Viena
1947 SC Wacker
1948 Rapid Viena
1949 Austria Viena
1950 Austria Viena
1951 Rapid Viena
1952 Rapid Viena
1953 Austria Viena
1954 Rapid Viena
1955 First Viena
1956 Rapid Viena
1957 Rapid Viena
1958 Wiener Sportclub
1959 Wiener Sportclub
1960 Rapid Viena
1961 Austria Viena
1962 Austria Viena
1963 Austria Viena
1964 Rapid Viena
1965 LASK Linz
1966 Admira Wacker
1967 Rapid Viena
1968 Rapid Viena
1969 Austria Viena
1970 Austria Viena
1971 Wacker Innsbruck
1972 Wacker Innsbruck
1973 Wacker Innsbruck
1974 VÖEST Linz


Austriako Bundesliga (1975- )[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Puntuak Bigarrena Puntuak Goleatzailea (golak)
1974-75 Wacker Innsbruck 51 VÖEST Linz 42 Austria Helmut Köglberger (22)
1975-76 Austria Viena 52 Wacker Innsbruck 45 Austria Johann Pirkner (21)
1976-77 Wacker Innsbruck 53 Rapid Viena 47 Austria Hans Krankl (32)
1977-78 Austria Viena 56 Rapid Viena 42 Austria Hans Krankl (41)
1978-79 Austria Viena 55 Wiener Sportclub 41 Austria Walter Schachner (24)
1979-80 Austria Viena 50 VÖEST Linz 43 Austria Walter Schachner (34)
1980-81 Austria Viena 46 Sturm Graz 45 Austria Gernot Jurtin (20)
1981-82 Rapid Viena 47 Austria Viena 44 Jugoslavia Božo Bakota (24)
1982-83 Rapid Viena 48 Austria Viena 48 Austria Hans Krankl (23)
1983-84 Austria Viena 47 Rapid Viena 47 Hungaria Tibor Nyilasi (26)
1984-85 Austria Viena 54 Rapid Viena 45 Austria Toni Polster (24)
1985-86 Austria Viena 58 Rapid Viena 56 Austria Toni Polster (33)
1986-87 Rapid Viena 52 Austria Viena 52 Austria Toni Polster (39)
1987-88 Rapid Viena 54 Austria Viena 46 Jugoslavia Zoran Stojadinović (27)
1988-89 Swarovski Tirol 39 Admira Wacker 33 Austria Peter Pacult (26)
1989-90 Swarovski Tirol 38 Austria Viena 30 Austria Gerhard Rodax (35)
1990-91 Austria Viena 36 Swarovski Tirol 35 Txekiar Errepublika Václav Daněk (29)
1991-92 Austria Viena 33 Austria Salzburg 33 Austria Christoph Westerthaler (17)
1992-93 Austria Viena 36 Austria Salzburg 36 Txekiar Errepublika Václav Daněk (24)
1993-94 Austria Salzburg 51 Austria Viena 49 Kroazia Nikola Jurčević (14)
Austria Heimo Pfeifenberger (14)
1994-95 Austria Salzburg 47 Sturm Graz 47 Senegal Souleyman Sané (20)
1995-96 Rapid Viena 73 Sturm Graz 67 Austria Ivica Vastić (22)
1996-97 Austria Salzburg 69 Rapid Viena 66 Txekiar Errepublika René Wagner (21)
1997-98 Sturm Graz 81 Rapid Viena 62 Norvegia Geir Frigård (23)
1998-99 Sturm Graz 73 Rapid Viena 70 Austria Eduard Glieder (22)
1999-2000 Tirol Innsbruck 77 Sturm Graz 74 Austria Ivica Vastić (32)
2000-01 Tirol Innsbruck 68 Rapid Viena 60 Polonia Radosław Gilewicz (22)
2001-02 Tirol Innsbruck 75 Sturm Graz 65 Austria Ronald Brunmayr (27)
2002-03 Austria Viena 70 Grazer AK 57 Belgika Axel Lawarée (21)
2003-04 Grazer AK 72 Austria Viena 71 Austria Roland Kollmann (27)
2004-05 Rapid Viena 71 Grazer AK 70 Austria Christian Mayrleb (21)
2005-06 Austria Viena 67 Red Bull Salzburg 63 Austria Sanel Kuljic (15)
Austria Roland Linz (15)
2006-07 Red Bull Salzburg 75 SV Ried 56 Alemania Alexander Zickler (22)
2007-08 Rapid Viena 69 Red Bull Salzburg 63 Alemania Alexander Zickler (16)
2008-09 Red Bull Salzburg 74 Rapid Viena 70 Austria Marc Janko (39)
2009-10 Red Bull Salzburg 76 Austria Viena 75 Alemania Steffen Hofmann (20)
2010-11 Sturm Graz 66 Red Bull Salzburg 63 Austria Roland Linz (21)
2011-12 Red Bull Salzburg 68 Rapid Viena 62 Austria Stefan Maierhofer (14)
2012-13 Austria Viena 82 Red Bull Salzburg 62 Austria Philipp Hosiner (32)
2013-14 Red Bull Salzburg 80 Rapid Viena 62 Katalunia Jonathan Soriano (31)
  • 1989 eta 1993 artean txapelketak bi sasoi izaten zituen. lehenengo 22 partidak talde guztiek jokatzen zituzten beren artean eta sailkapeneko zortzi onenek ligaxka berri bat jokatzen zuten. Hortik ateratzen zen txapelduna.

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Garaipenak Urteak
Rapid Viena 32 1912, 1913, 1916, 1917, 1919, 1920, 1921, 1923, 1929, 1930, 1935, 1938, 1940, 1941, 1946, 1948, 1951, 1952, 1954, 1956, 1957, 1960, 1964, 1967, 1968, 1982, 1983, 1987, 1988, 1996, 2005, 2008
Austria Viena 24 1924, 1926, 1949, 1950, 1953, 1961, 1962, 1963, 1969, 1970, 1976, 1978, 1979, 1980, 1981, 1984, 1985, 1986, 1991, 1992, 1993, 2003, 2006, 2013
Wacker Innsbruck
+Swarovski Tirol
+Tirol Innsbruck*
10 1971, 1972, 1973, 1975, 1977, 1989, 1990, 2000, 2001, 2002
Admira Wacker 9 1927, 1928, 1932, 1934, 1936, 1937, 1939, 1947, 1966
Austria Salzburg
+Red Bull*
8 1994, 1995, 1997, 2007, 2009, 2010, 2012, 2014
First Viena 6 1931, 1933, 1942, 1943, 1944, 1955
Wiener Sportclub 3 1922, 1958, 1959
Sturm Graz 3 1998, 1999, 2011
Wiener AF 1 1914
Wiener AC 1 1915
Floridsdorfer AC 1 1918
Hakoah Viena 1 1925
LASK Linz 1 1965
VÖEST Linz 1 1974
Grazer AK 1 2004
  • Bata bestearen jarraipena dira.

Hirika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Garaipenak Taldeak
Viena 69 Rapid (32), Austria (24), First (6), Wiener Sportclub (3), Wiener AF (1), Wiener AC (1), Floridsdorfer (1), Hakoah (1)
Innsbruck 10 Wacker + Swarovski + Tirol Innsbruck (10)
Mödling 9 Admira Wacker (9)
Wals-Siezenheim 8 Austria-Red Bull Salzburg (8)
Graz 4 Sturm Graz (3), Grazer AK (1)
Linz 2 LASK (1), VÖEST (1)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]