Auto elektriko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tesla Roadster bat

Automobil elektrikoak motor elektriko batek higitzen duen auto mota da, bateria elektriko batek elikatua.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

1886an lehen autoa egin zenetik[1], autoa asko aldatu da. XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran, ibilgailu elektrikoak ohikoak ziren oso, baina eztanda motorren errendimendua hobetu ahala, petrolioan oinarritutako erregai-motorrak zabaldu ziren. Hori dela eta autoek bi arazo sortzen dituzte: bat petrolioaren agortzea eta bestea berotegi efektua areagotzea.

Autoen berotegi efektuak duten eragina txikitzeko autoen erregaia aldatzea komeni da eta horregatik azkeneko 10-15 urtetan auto markak horretan dabiltza. Oraindik ez dago garbi zer erregai edo zer motatako ibilgailuak izanen diren etorkizunean baina mota desberdinetako lanak daude.

Petrolioa orain arte merke lortu zitekeen eta horregatik autoentzako erregaia merke ateratzen zen. Baina petrolioa erraz eta merke lortzeko lekuak agortzen hasi dira eta egun petrolio lortzeko geroz eta inbertsio handiagoak egin behar dira eta honek petrolioaren garestitzea ekarriko du. Petrolioaren agortzeak edo garestitzeak beste erregai batzuen bultzada ekarri du eta honela sortu dira landareetatik sortutako erregaiak. Erregai hauen artean biodieselak eta ibilgailuentzako alkoholak daude. Erregai hauek ez dute CO2 isurketa murrizten eta horretaz gain gaur arte jateko erabiltzen ziren gaiak artoa, koltza, adibidez erregaiak egiteko erabiltzen hasi direnez elikagai horien garestitzea ekarri du.

Teknologia [aldatu]

Gaur egun 3 teknologia desberdin daude auto elektrikoen inguruan: auto guztiz elektrikoa, hidrogenozko zeldekin eta hibridoak.

Auto elektrikoa [aldatu]

Auto mota honek ohiko motorra kendu eta motor elektrikoa du. Motor elektriko hori elektrizitatez hornitzeko bateria handi bat darama. Bateria etxeko elektrizitate sarera lotuz edo kaleetan jarriko diren lokietan kargatuko dira.

Abantailak:

  • Isurketak eza
  • Elektrizitatea petrolioa baino merkeagoa da.
  • Elektrizitatea ornitzeko sarea egina dago dagoeneko.

Desabantailak:

  • Bateria batekin kilometro gutxi egin daitezke
  • Bateriak garestiak eta pisutsuak dira
  • Elektrizitate motorrak potentzia txikia dute eta horregatik autoak txikiak izan behar dira.
  • Litiozko bateriak erabiltzen dira. Munduko litio %50 Bolivian aurkitzen da.

Auto elektrikoak hidrogenozko zeldekin [aldatu]

Aurrekoak bezala motorra elektrikoa eramaten dute baina bateria ez da elektrizitate hornitzaile bakarra. Kasu hauetan autoak hidrogenozko zeldak eramaten ditu. Zelda hauetan hidrogenoa erreakzio kimiko baten bidez elektrizitatean eta urean bihurtzen da. Ura ihes-hoditik isurtzen da eta elektrizitatea baterian gordetzen da.

Abantailak:

  • Motorra elektriko indartsuagoak erabili daitezke geroz auto handiagoak egin daitezke
  • Kilometro gehiago egin daitezke bateria batekin
  • Hidrogenoa munduan dagoen gai ugariena da.

Desabantailak:

  • Hidrogenoa oso ugaria da baina beti beste gai batekin egoten da batua. Eta oraingoz hidrogenoa beste gai batzuetatik banatzea zaila eta garestia da.
  • Hidrogenoa banatzeko sarea egin beharko litzateke.
  • Hidrogenoa oso erregaitza da horrek duen arriskuarekin

Auto hibridoak [aldatu]

Auto hauek 2 motor erabiltzen dituzte. Bat gasolina erregaiarena eta bestea elektrikoa. Bateria agortzen denean gasolinazko motorra martxan jartzen da.

Gasolinazko motorrak bi modu desberdinetan funtzionatu dezake. Modu batean motorrak elektrizitate sortzaile bat mugitzen du eta bateria kargatzen du. Hori dela eta kotxea motor elektrikoarekin ibiliko litzateke baina 2 motorrak martxan egongo lirateke. Beste modua gasolinazko motorrak autoari trakzioa emango lioke eta horretaz gain elektrizitate hornitzailea mugituko luke bateria kargatuz.

Abantailak:

  • Kilometro asko egiteko gai
  • Auto elektrikoak edo hidrogenozkoak osotara garatu arte CO2 isurketan gutxitzen dituzte

Desabantailak:

  • Auto oso garestiak dira bi sistema desberdin erabiltzeagatik
  • Urte batzuetarako teknologia da bakarrik auto elektrikoak edo hidrogenozkoak garatu arte

Auto elektrikoen galeria [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Auto elektriko