Autobide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Autobide frantziarra.

Autobidea motordun ibilgailuen zirkulaziorako soilik proiektatu, eraiki eta seinaleztatua izan den errepidea da, ezaugarri hauek betetzen dituelarik:

  • Mugakide diren jabegoetara ez dute sarrerarik.
  • Ez dute beste bide edo trenbiderik maila berean gurutzatzen. Era berean, inongo komunikabide edo bide-zortasunik ez du autobide gurutzatuko.
  • Zirkulazio norabide ezberdinek galtzada bereiziak izango dituzte, elkarren artean bananduak, puntu bakanetan edo behin-behineko kasuetan zirkulaziorako, edo beste garraiobideren bat salbuespen kasuetan, ez den lur zerrenda bat izan ezik.

Autobidea eta autobiaren arteko alde nagusia, lehena ibilgailuen zirkulaziorako bereziki proiektatua, eraikia eta seinaleztatua izan dela da. Bertan ezin dute motorrek, traktoreek eta beste nekazal motordun ibilgailuek ibili.

Eraikitze lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokian tokiko administrazioaren ardura da autobide berriak eraikitzea.

Administrazioak gastu horri aurre egin ezin dionean enpresa pribatuek ere hartu dezakete ardura hori, kudeaketa eta ustiapenerako administrazio-emakida baten truke.

Seinalizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koloreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian (Espainiako eta Frantziako legeen arabera) autobide seinalizazioa hondo urdina du. Herrialde gehienetan, autobide seinalea atzealde urdina edo berde da.

Panel hondoa urdina dutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Motorway CZ.svg
  • Albania
  • Algeria
  • Alemania
  • Austria
  • Belgika*
  • Kanada (Québec)
  • Txile
  • Arabiar Emirerri Batuak (Abu Dhabi emirerria)
  • Espainia
  • Erresuma Batua
  • Frantzia
  • Hegoafrika
  • Herbehereak
  • Hungaria
  • Iran
  • Irlanda
  • Israel
  • Liban
  • Luxemburg
  • Maroko
  • Norvegia
  • Polonia*
  • Portugal
  • Tailandia
  • Tunisia (arau berria)

* hala ere, autobidera daramaten seinaleak berdeak dira.

Panel hondoa berdea dutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
SwissSign Highway.png
  • Azerbaijan
  • Bielorrusia
  • Bosnia Hertzegovina
  • Bulgaria
  • Kanada (Ontario)
  • Txine
  • Kroazia
  • Danimarka
  • Arabiar Emirerri Batuak (Dubai emirerria)
  • Ameriketako Estatu Batuak
  • Finlandia
  • Grezia
  • Italia
  • Lituania
  • Mazedonia
  • Malaysia
  • Txekia
  • Errumania
  • Errusia
  • Serbia
  • Eslovakia
  • Eslovenia
  • Suedia
  • Suitza
  • Taiwan
  • Tunisia (arau zaharra)
  • Turkia

Kudeaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobideen kudeaketa administrazioari dagokio, administrazio-emakida izan ez den kasuan salbu.

Bidegi da Gipuzkoako autobideen kudeaketaz arduratzen den Foru-Sozietatea.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Autobide Aldatu lotura Wikidatan