Autozerbitzu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Autozerbitzuetan bezeroak berak hartzen ditu erosi nahi dituen produktuak. Ondoren, kutxan ordainduko ditu.

Saltokietan, autozerbitzua erosketak egin eta ordainketa egiteko sistema bat da, non bezeroak berak erosi nahi dituen produktu guztiak hartu ondoren, produktuak kutxa erregistratzaile batetik pasa eta ordaindu beharrekoa kalkulatzen den. Horretarako, produktuak apaletan jarrita egoten dira, bezeroaren eskura. Produktu bakoitzaren prezioa ere zehazten da apaletan, bezeroak aurrez jakin dezan zenbat ordaindu behar duen produktu hori erosten badu. Autozerbitzua ohiko erosketa-sistema da supermerkatu eta hipermerkatuetan, baina denda zenbaitetan ere erabiltzen da. Lehenengo autozerbitzuak XX. mendearen hasieran garatu ziren Estatu Batuetan.