Autrigoi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Autrigoi tribuaren kokapena

Autrigoiek antzinako euskal tribu bat zen, antzinako erromatarrek Hispania deitutako lurraldeko iparraldean aurkitu zuten tribuetako bat osatzen zuten, kantabri eta karisti tribuen artean kokatuak.

Haien lurralde historikoa gaur egungo Kantabria, Burgos, Bizkaia, Araba eta Errioxak osatuko lukete. Zaila da esatea lurraldea zehazki zein den, alde batetik informazio-iturrien ezagatik eta bestetik autrigoi bezalako tribuek haren historian zehar gudak eta beharren arabera mugitzen zirelako. Erromatar konkistatzaileen izkribuak dira gure informazio-iturri ia bakarra: Estrabonen Geographican ez dira agertzen (batzuen ustez allotrigi deitzen zituen arren). Beste historialariek, Pomponio Mela edo Plinio Zaharra, barnealdean kokatzen dituzte, Burgosko iparraldean (Briviesca aldean). 77 urtean, Plinio Zaharrak autrigoien hamar hirien artean Tricio edo Tritium Autrigonum eta Briviesca edo Virovesca autrigoien hiriburua zerrendatzen zituen. Klaudios Ptolemaiosek berriz, Ason eta Nerbioi ibaien artean kokatzen zuen.

Bere hiri nagusiak honako hauek ziren: Uxama Barca (gaurko Burgosko El Burgo de Osma); Virovesca (oraingo Briviesca baita ere Viruesca, Virdubesca, Vuruesca Klaudios Ptolemaiosek deitua edota Virivesca Plinio Zaharrak deitua); Segisamunolum (gaurko Burgosko Cerezo de Rio Tiron, Zaragozatik Astorgaraino galtzadan); Tritium Autrigonum (barduli, karisti eta autrigoien arteko mugan); eta kosta partean, Portus Ammanus (geroko Flaviobriga erromatarra). Flaviobrigaren - Klaudios Ptolemaiosen ustez, autrigoien hiriburua- kokapena ere eztabaidatua izan da, gehienek gaurko Urdialaitz dela uste dute baina batzuk Bilbo edo Portugalete izan daitekeela esan dute. Arkeologiak Urdialaitzen alde egiten du. Ondorio gisa esan dezakegu Autrigoiek hegoaldean Turmogoak eta Beroiak, ekialdean karistiak eta conisco kantabriarrak mendebaldean zituela.

Historialariek kantabriarrekin, zeltiberiarrekin edo baskoiekin lotura zuten eztabaidatzen dituzte. Lehenengo aburuak ez dauka euskarri handirik, kantabriarren erasoa autrigoi eta turmogoen kontra Kantabriatarren Gudak hasi zuelako K. a. 29 urtean. Batzuen ustez, Goi Erdi Aroan baskoiek baztertuak edo bereganatuak zirela baina ziur asko herri kideen arteko izen lekualdaketa baino ez zen, lekualdaketaren ondorio nagusia gertuko karistien izenaren desagerpena eta autrigoien lurra Bardulia izena hartzea izanda.

Autrigoiak, gertuko tribuak bezala, azaletik erromatartuak ziren, nahiz eta teoria orain dudakoa izan, Flaviobriga Iruña-Veleia edo Oiasso bezalako aztarnategiak miatuta. Ziurrenik gertuko Iruña-Veleiako testuetan agertutako aitzineuskaraz hitz egiten zuten. Nahiz eta batzuen ustez tribua aurreindopearra izan, gehienek izatez zeltak zirela uste dute: justu Bavaria-Bohemiatik etorritako lehenengo Hallstatt kulturaren hedapenaren zati bat.


[aldatu] Kanpoko loturak

Iberiar Peninstulako herriak, K. A. 200.en urtean

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak