Auxina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azido indolazetikoa

Auxinak fitohormona edo landare-hormonetako mota bat dira, funtsezko zeregina betetzen dutenak landareen hainbat prozesu fisiologikotan (batez ere landareen hazkuntzan). Zurtoinaren muturreko meristemoan ekoizten dira, eta hortik landarearen hazkunde tokietaraino mugitzen dira, garraio bitxi baten bidez [1]. Auxinen izena grezieratik dator (αυξανω, auxano, hazkundea)

Auxina gehienak azido indol-3-azetikotik eratorriak dira. Era berean, azido horrek triptofano aminoazidoa du aitzindari.

Auxinek goitik beherako mugimendua izan ohi dute. Gutxi batzuek, erroetan ekoizten direnak, behetik gora joan daitezke.

Landareen hazkuntza eragiten dute zatiketa zelularra bultzatuz eta zelulen luzapena indartuz. Azpimarratzekoa da landareen tropismoetan burutzen duten eginkizun garrantzitsua.

Zurtoinen hazkuntza ez ezik, baita hosto-txortenarena eta loreena ere areagotzen dute. Hazkuntzaz gain beste zeregin batzuetan ere aritzen dira: fruituen heltze prozesuan, loreen agerpenean, hostoen erorketan, etab. Gaur egun nekazaritzan auxina sintetikoak erabiltzen dira hazkunde prozesu batzuk areagotzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [1][Betiko hautsitako esteka] Landareen garraio bitxia

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]