Auzo-elkarte

Wikipedia, Entziklopedia askea

Auzo-elkarteak auzo edo herri bateko bizilagunen elkarteak dira, atxikimendu askekoak eta gehienetan legeztatuak, komunitateko arazoak eta beharrak jaso, konpondu edo udalera bideratzen dituena. Udalaren aurrean herritarren ordezkari moduan aritzen dira zenbaitetan. Bestelako jarduerak ere antolatzen dituzte, hala nola kultura eta kirol-ekitaldiak edo auzoko jaiak.

Auzo-elkarteak ez dira nahastu behar eraikin bateko etxejabeak biltzen dituen jabeen erkidego izeneko erakunde juridikoekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.