Aviron Bayonnais
- Artikulu hau errugbi taldeari buruzkoa da; futbol taldea gaitzat duena beste hau da: Aviron Bayonnais (futbol taldea)
| Izen osoa | Aviron bayonnais rugby pro Peña Baiona (ezizen herrikoia) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hiria | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Sorrera | 1904ko irailaren 14a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Kirol zelaia | Jean Dauger zelaia (Edukiera: 17.000 leku) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | Top 14 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2011-12 | 12.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Webgunea | www.abrugby.fr | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
Aviron Bayonnais taldea (euskaraz Baionako Arrauna) hiri bereko (Lapurdi) errugbi talde profesionala da. Ipar Euskal Herriko errugbi talde garrantzitsuena da auzokoa duen Biarritz Olympiquerekin batera, biek urteko Iparraldeko euskal errugbiaren derbia jokatu ohi dutelarik.
Eduki-taula |
Ikurrak[aldatu]
- Taldeko maskota Pottoka da.
- ABren himnoak Peña Baiona izena du; Udo Jürgens austriarraren Griechischer Wein kantaren bertsioa da[1], frantsesez zein euskarazko hitzak dituena. 2009ko urtarrilaren 2an Aviron-Castres partidan ereserki hau kantatu eta gero Mixu abeslaria hil egin zen, bihotzekoak jota.
- 1913ko errugbi txapelketa irabazi zueta-eta Edmond Perronek Marche de l'Aviron konposatu zuen.
Historia[aldatu]
Hasiera[aldatu]
Hasieran (1904) arraun taldea zen (aviron = arraun) baina beranduago taldea beste kirol askoren artean zabaldu zen. 1906.an sortu zen Aviron Bayonnais errugbi taldea eta laister Frantziako txapelketaren handien artean kokatu zen.
XX. mendeko lehen zati oparoa[aldatu]
XX. mendeko lehen zatia oso arrakastatsua izan zen Avironentzat:
- Yves du Manoir txapelketa
- Txapelduna: 1936
XX. mendeko bigarren zatia[aldatu]
XX. mendeko bigarren zatiak ez ditu hainbeste emaitza onak ekarri bainan Avironek beti prestigio edo ospea mantentzen lortu du.
Halere, XX. mendearen bukaerako urteak zailak izan ziren taldearentzat eta horrela 8 denboraldi pasatu izan behar ditu lehen mailatik kanpo (1996-2004).
Errugbi profesionala[aldatu]
1995-1996an, Frantziako lehen mailako errugbia profesionalismora pasatzen da. Bainan Baiona bigarren mailara jausten da eta orduan itxaron behar du 1999 arte jauzi hori egiteko bigarren mailako liga profesionalismora pasatzen delarik.
Klubaren egitura guztiz berritua delarik, 2004.an poz askorekin ospatzen da taldearen mendeurrena urte hartan lehen mailara itzuli delako.
Ordutik Aviron bilakatu da talde guztiz profesionala eta oso garestia den lehen mailako postua mantentzeko sutsuki borrokatu behar da.
2009ko abuztuaren 21an Avironek Frantziako Top 14ko partida bat "atzerrian" antolatu du lehen aldikotz. Baionan aritu ordez, Donostiako Anoetako zelaian neurtu da Stade Français taldearen aurka 38-24 irabaziz.
- 1996-1997 : lehen denboraldia bigarren mailan
- 1999-2000 : bigarren maila guztiz profesionala da. Francis Salagoiti lehendakaria
- 2003-2004 : sailkatze faseko talde nagusia izanik, lehen mailara igotzen da
- 2004-2005 : lehen mailara edo Top 16ra itzultzea
- 2005-2006 : lehen maila 14 talderekin (Top 14)
- 2010-2011 : Michel Cacouault lehendakaria Francis Salagoitiren ordez
- 2011-2012 : 8. denboraldia jarraian elitean. Alain Afflelou lehendakaria Michel Cacouaulten ordez
Azken denboraldiak[aldatu]
Frantziako lehen mailako txapelketa[aldatu]
| Denboraldia | Talde kopurua | Sailkapena | Puntuak | Jokatuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2004-2005 | Top 16 | 12.a | 60 puntu | 30 | 12 | 3 | 15 |
| 2005-2006 | Top 14 | 12.a | 43 puntu | 26 | 8 | 1 | 17 |
| 2006-2007 | Top 14 | 8.a | 51 puntu | 26 | 11 | 1 | 14 |
| 2007-2008 | Top 14 | 9.a | 55 puntu | 26 | 11 | 1 | 14 |
| 2008-2009 | Top 14 | 7.a | 66 puntu | 26 | 14 | 2 | 10 |
| 2009-2010 | Top 14 | 13.a* | 47 puntu | 26 | 9 | 0 | 17 |
| 2010-2011 | Top 14 | 7.a | 71 puntu | 26 | 16 | 0 | 10 |
| 2011-2012 | Top 14 | 12.a | 48 puntu | 26 | 9 | 3 | 14 |
| 2012-2013 | Top 14 | 8.a | 57 puntu | 26 | 12 | 1 | 13 |
*Oharra: 2010ean taldea Top 14an mantentzen da erabaki administratiboarengatik
Europako emaitzak[aldatu]
- Europako kopa
- parte hartzerik ez
- Europako txapelketa
- Final-laurdenak: 2006
- Europako ezkutua
- Finalerdia: 2005
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ José Vélez kantari kanariarrak Vino griego izenburuarekin ezagun egin zuen baina jatorriko bertsioa austriarrarena da.
Kanpo loturak[aldatu]
- Aviron Bayonnais errugbi taldearen webgunea (Frantsesez)
| Euskal Herriko errugbi taldeak | ||
|---|---|---|
|
Euskal Herria |
||