Aviron Bayonnais (futbol taldea)
- Artikulu hau futbol taldeari buruzkoa da; errugbi taldea gaitzat duena beste hau da: Aviron Bayonnais
| Sorrera | 1904 (Kluba) 1935 (Futbol saila) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Futbol zelaia | Didier Deschamps estadioa (Edukiera: 3.500) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | Manuel Merin | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | Alain Pochat | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | CFA C Taldea | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2007-08 | 2.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Webgunea | www.avironbayonnaisfc.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
Aviron Bayonnais futbol taldea (euskaraz Baionako Aviron) hiri bereko futbol talde amateurra da; inoiz ez da profesionala izatera heldu. Aviron Bayonnais errugbi taldearen klub beran dago. Avironek Bilboko Athletic Klubarekin ituna sinatu zuen[1].
Kluba Manuel Merinek zuzendua eta Alain Pochatek entrenatua da. Frantziako Txapelketa Nazionalean (Frantziako hirugarren maila) ari da 2008-2009 denboraldiaz geroztik.
Eduki-taula |
[aldatu] Palmaresa
- DH Akitaniako txapelduna : 1979, 2002.
- CFA2ko txapelduna: 2003.
- CFAko txapelduna: 2004; 2008 (2. zen Bordeleko Girondinsen bigarren taldearen ondoren).
- Emaitzarik onena Frantziako Futbol Kopan: final-zortzirenak, 2004an.
[aldatu] Historia
1935 arte, 1904an sortutako kirol klubak ez zuen futbol saila sortu. Lau pertsonak bultzatu zuten aldaketa hau hasiaeran arraunketari eta gero errugbiari lotutako talde honetan : Georges Darhan, Owen Roe, Georges Page eta Roger Dargein.
Bigarren Mundu Gerra eta 1946an ESB sortzeko eginiko fusioren ondoren, Avirongo futbol arloak 1952an berrartu zuen aktibitatea. 1970tik 1979ra Ohorezko Mailan egon eta gero, Txapelketa Nazionalean (D4) ibili da.
[aldatu] Antzinako futbolariak
- Didier Deschamps
- Stéphane Ruffier
- Christian Sarramagna
- Jean-Louis Cazes
- François Grenet
- Romain Larrieu
- Pierre Talmont
[aldatu] Lapurdum 2004
2004an, klubeko hintxa talde batek Lapurdum 2004 izeneko peña sortu zuen. 70 lagunek osatua, peña Romorantin-Lanthenayra, Vannesera, Istresera, Erruanera, Pauera, Albira, Rodezera eta hainbat lekutara joan da Aviron bultzatzera.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Berria www.canalathletic.com
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez) Aviron Bayonnais futbol taldearen webgune ofiziala
- (Frantsesez) Lapurdum 2004
- (Frantsesez) Bayonnefoot webgune ez ofiziala